Lartzabalgo jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Lartzabalgo Haritza auzo elkarteak jaiak antolatu ditu asteburu honetarako. Ostiralean txupinazoak emango dio hasiera jai giroari, eta igande arratsaldera arte iraungo dute. Hau da auzokideek osatu duten egitaraua:   Ekainak 27, ostirala
  • 19:00etan: Txupinazoa, eta ondoren buruhandiak, kirolgunean.
  • 19:30ean: Patata tortila lehiaketa, bizilagun elkartean.
  • 20:30ean: Tortila pintxo potea, bizilagun elkartean.
Ekainak 28, larunbata
  • 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era: Jolas parkea eta puzgarriak kirolgunean.
  • 17:00etan: Apar festa, babes ofizialeko etxeen plazan.
  • 18:30ean: Haurrentzako askaria, bizilagun elkartearen parean.
  • 21:00etan: Saiheskia doan, kirolgunean.
  • 23:00etatik 02:00etara: Disko festa kirolgunean.
Ekainak 29, igandea
  • 09:00etan: Hildakoen aldeko meza, Arraguako parrokian.
  • 11:00etan: Toka eta bote lehiaketa (izen ematea ordu erdi lehenago). Kirolgunean.
  • 11:00etatik 14:00etara: Puzgarriak, kirolgunean.
  • 11:30ean: Haurrentzako jolas eta tailerrak, kirolgunean.
  • 17:00etan: Txokolate “betekada” eta festen bukaera.
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.