Garaipen garrantzitsua lortu zuten lehengo larunbatean San Juango neskek, bultzada eraginkorra uztailaren 12an eta 13an jokatu behar dituzten sailkapen estropadei begira. EuskoTren Ligan lehiatu nahi dute aurten Pasai Donibane Koxtapeko neskek, baita larunbatean beraiekin erlojupekoan Donibanen lehiatu ziren Hibaikako neskak ere. Biak hala biak, fin aritu ziren, indartsu.
Mutiletan asteburuan Bartzelonan abiatuko den San Miguel Ligara begira indarrak neurtzeko test baliagarria izan zen larunbateko estropada. Oriok irabazi zuen estropada. Ia hamabost segundo atera zizkion Urdaibairi, hamasei eskas Hondarribiari, eta 25 San Juani. Portugalete, Astillero, San Pedro, Deusto, Zarautz eta Hondarribia B sailkatu ziren atzetik.
Estropadaren ondotik, aurtengo tripulazio guztiak aurkeztu zituzten Donibanen, eta baita orain dela 50 urte Espainiako eskubaloi txapelketa irabazi zuen eskubaloi taldeko jokalari sanjuandarrak omendu ere. Argazkiak
sanjoanen atalean ikus daitezke,
irudietan.