Asteazkenean hasita eta datorren azaroaren 2ra arte Romanorum Playmobil Populus izenpeko erakusketa ikusgai izango da Oiasso Erromatar Museoan. Playmobil jostailuko klik panpinekin osatutako erakusketa da eta gaztetxoenak erakartzea du helburu.
89 lagunek parte hartu dute 2013-2014 ikasturteko Mintzalaguna programan, Irungo Udaleko Euskara departamentuak jakitera eman duenez. Orain, Euskal Herritik kanpo jaiotako ume eta gaztetxoei zuzendutako Udagiro programaren txanda izango da. Euskararekin zailtasunak dituzten umeei laguntzeko euskara programa, alegia.
Hegaluzearen kanpaina hasia da. Pasai San Pedroko Kofradiako Gaztelugatxeko Doniene ontziak hirugarren kanpaina du aurten, baina aurreko bi itsasaldietan Avilesko portura eraman du arraina. Iñigo Oronoz da ontziaren armadorea.
Atez atekoa sistema "onena" dela iritzi diote taldean bildutakoek Asteazkenean eta ostegunean egingo dituzte Trintxerpen hondakinak atez ate biltzeko sistema berriaren inguruko batzarrak, eta San Pedron sistema berriaren alde eratu den taldea haietara joateko eskaera luzatu du: "benetan birziklatu nahi duten herritarrei dei egin nahi diegu datorren astean Trintxerpen Udalak deitu dituen batzarretan parte hartzera.
EAJk antolatuta Iñaki Anasagastik hitzaldia eskainiko du ostegunean, Pasai Antxoko kultur etxean, 19:00etan. Jarrones chinos liburua aurkeztu Anasagastik eta monarkiaren azken mugimenduen inguruko hausnarketa gidatuko du.