GAZTAÑOKO KROSA
Gaur hasiko dira Gaztañoko jaiak eta egitarau zabla eta askotarikoa prestatu dute hiru egunerako. Txikienei begirako ekitaldiarekin hasiko dute festa giroa, Puski eta Txurruski pailazoen emanaldiarekin, hain zuzen ere arratsaldeko seietan. Horren atzetik helduko da Gaztaiñoko ikur den Maritxuren jeitsiera eta txupina. Gau partean kontzertuak hartuko du lekukoa goizaledera arte.
Korrika hasiko dute eguna bihar. Izan ere Gaztañoko III. herri krosa egingo dute 10:30etik aurrera. Gauean berriz, herri afaria izango da eta kontzertuak berriz, Gaztetxean oraingoan. Lehiaketak, haur jolasak, bazkaria,, apar festa… hamaika ekitaldi antolatu dituzte berriz ere auzotar guztien gozamenerako.
Sorginen Gaua, 23an
Jaiak etzi amaituta, hilaren 23an, San Juan bezperarekin Sorginen Gaua egingo dute San Juan suaren bueltan. Haurrentzako herri kirolak eta jokuak, sardinak, txorizoa, eta sahieskia jateko aukera eta zezen suzkoa ere izango dira Gaztaiñoko Arramendi magalean.