Ongizate delegatuak Berpizturekin bilera deituko duela adierazi du
Irungo Udaleko Maite Cruzado Gizarte Ongizate zinegotziak Berpiztu gobernuz kanpoko erakundearen (GKE) egoera ezagutu eta taldearekin bilera bat egiteko asmoa agertu du. “Arrituta” azaldu da delegatua Berpizturen egoerarekin, eta “gertatzen ari dena lehen eskutik” ezagutu nahi duela gaineratu du.
Hala, 2013. urtean garatutako lana medio “4.000 euroko diru laguntza onartu dela” Berpiztu GKErentzat adierazi du delegatuak. Gainera, elkarteentzako diru laguntza deialdia laster onartuko dela esan dute udal gobernutik, eta “gainontzeko erakundeak bezala, Berpizturi dagokio familiei laguntzeko proiektua aurkeztea”.
Horrez gain, Gizarte Zerbitzuetara jotzen duten lagunek eta elkarteek “departamentuko ateak irekita” dituztela adierazi du Cruzadok.