Aski dela eta ez dutela sexu erasorik onartuko esan dute hamarnaka eta hamarnaka herritarrek. Oarsoaldeko Mugimendu Feministak deituta ekarretaratzea egin zuten atzo arratsean Errenteria-Lezoko Renfeko tren geltokian. Pasa den larunbata goizaldean izan zen erasoa. Lezoko jaietatik bueltan zetorren emakumea bortxatzen saiatu ziren Errenteriarako bidean. Erasoa salatzeko adierazpen instituzionala egin zuen Errenteriako Udalak eta harekin bat egin zuen Lezoko Udalak. Oarsoaldeko lau udalek egin zuten bat mugimendu feministak atzorako deitu zuen agerraldiarekin.