Oarso Bidasoko HITZAk dena prest du biharko Gure Esku Dagok antolatu duen ekimena erraldoiaren berri emateko. Hainbat komunikabideen arteko elkarlanari esker, giza katetik jasotako argazkien mapa interaktiboa osatuko du HITZAk eta zuzeneko emankizuna ere jarraitzeko aukera izango da Oarso Bidasoko HITZAren webgunetik bertatik.
Datorren ostegunean emango dute, hilaren 12an, Kabigorri Ateneoan, 20:00etan. Hitzaldiaren goiburua Hipotekei buruz jakin behar baina inor kontatzera ausartu ez zen guztia izango da.
Txikimusika jaiaren lehen ekitaldia egiten ari dira Hondarribian, Kasino Zaharra Adinekoen Etxeko lorategietan. 16:00ak arte kontzertuak eta musika tresna tailerrak egongo dira.
Larunbat honetan, hilaren 7an, Terapias antzezlana taularatuko dute Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Vaiven Teatroa taldearen ekoizpena da eta sarrerak 12 euro balio du.