Errepublikaren aldeko aldarria ozen entzun da Errenteria-Oreretan
Pikoketa Oarsoaldeko Elkarte Errepublikazaleak antolatuta, manifestazioa egin zuten atzo Errenteria-Oreretako kaleetan zehar. Hamarnaka lagun bildu ziren bertan, eta borboitarren kontrako oihuak zein herri galdeketa baten aldekoak entzun ziren bertan. Manifestazioaren bukaeran, antolatzaileek beste elkarretaratze baterako deia luzatu zuten. Zehazki, Felipe Borboikoa Espainiako Errege izendatuko duten egunean (hilaren 18an, ziurrenik) izango da.