Ostegunean bukatuko dira Kabigorriko Bertso Gauak
Irungo Bertsoaren Bilgune den Irunabar elkarteak Kabigorriko Bertso Gauen azkeneko saioa ostegunean egingo dutela jakitera eman du gaurkoan. Manolo Arozenak, Joxe Juan Oiarzabal Gurdiyak, Juan Mari Lopezek eta Joxe Juan Zubieta Etxabek osatuko dute bertsolarien zerrenda. Gai jartzaile lanetan Exteban Martiarena oiartzuarra ariko da.
2013-2014 ikasturteko azken emanaldia izango da ostegunekoa, baina Irunabarretik adierazi dutenez, urrian helduko diote berriz ere ikasturte berriari. Parte hartzaileen, entzuleen, eta Kabigorriko kideen jarrera eskertu nahi izan dute Irunabarreko kideek.