Geltoki eta Zubiarre kaleak asfaltatuko dituzte datozen egunotan
Irungo Udala garatzen ari den asfaltatze kanpainaren hurrengo esku-hartzeak Geltoki eta Zubiaurre kaleetan egingo dituztela zehaztu dute. Tokiko gobernutik adierazi dutenez, eguraldiaren arabera lanak atzera daitezke; hala ere, bihar arte Zubiaurre kalean jardutea eta asteazkenetik aurrera Geltoki kalean aritzea aurreikusi dute. Lanak iraun bitartean Geltoki kalean ezingo da aparkatu, soilik bukaerako aparkalekuan.