Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ondo portatu zara aurten?

admin
Bidasoa
2014/05/19
Hori izango da, seguruenik, gure bizitzan zehar erantzun behar izan ditugun galdera konprometituetatik lehena; izan ere, emandako erantzunaren arabera jokoan dagoena oso garrantzitsua baita. Haurrek estutasun aurpegia jartzen dute sarri, etorkizun batean aktore izateko aukerarik izango duten edo beste zerbaitera dedikatu beharko diren agerian utziz. Une labur horretan, urtean zehar egindako hainbat barrabaskeria pasako zaizkie burutik, baina, azkenik, «bai» inozente batekin erantzungo dute. «Gutxi gorabehera» gehitzea faltako zitzaien, baina hiru hitz horiek eztarritik behera labain egiten dute, itxuraz. Zigorra ez baita edonolakoa. Gaizki portatzen denari Olentzerok ez dio oparirik ekartzen, horren ordez ikatz puska bat utziko dio etxeko zapatilen ondoan. Zein lotsa, nola azaldu hori lagunei ikastolara itzultzean? Esango nuke, helduok, haurraren aurpegian marrazten den trantze egoeraz disfrutatzeko soilik egiten dugula galdera. Inori ez baitzaio bururatzen, kontsumismoaren gailurrean ikurrina jarri dugun garai hauetan, haurra bere portaeragatik zigortu eta, honek, bere lagunek baina opari gutxiago jasotzea.                       Antza, inork ez dio galdetu Frantziako Société Générale bankuari ea aurten ondo portatu den. Ez diote trantze aurpegiarekin baietz erantzuteko aukerarik eman, aspaldi galdua baitute hauek inozentzia, eta barneratua, eskrupulorik gabe, gezurrak esateko gaitasuna. Zuzenean jasoko du aurten izandako jarreragatik dagokion oparia: 1,8 tona ikatz. Bizi elkartea izango da oparia helaraztearen arduraduna. Bi astez ikatza botako dute banku honek Baionan duen erakinaren aurrean. Zer egin dezake banku batek ordainetan ikatza jasotzeko? Seguru nago hainbat ideia etorri zaizkizuela burura, azken urteetako albiste ekonomikoen sintesi moduko bat. Kasu honetan, baina, ingurumenaren aurka egitea leporatzen dio Bizi elkarteak; banku honek diruz laguntzen baitu Alpha Coal enpresak Australian aurrera daraman proiektua, ikatza ateratzera bideratutakoa. Egitasmo honek, Australiako Koral Hesi Handia arriskuan jartzeaz gain —Unescok piztu du dagoeneko argi gorria arazo honen inguruan—, 1,8 miloi tona C02 isuriko ditu atmosferara. Aitortu beharra daukat niri horrelako datuak urrun xamar geratzen zaizkidala. Australia munduaren beste puntan dagoelako, batetik, eta 1,8 miloi tona C02 atmosferara isurtzeak izan dezakeen ondorioa nire buruan irudikatzea zaila egiten zaidalako, bestetik. Gertuagokoa eta ulerterrazagoa den irudi bat behar izaten dut, normalean, maila honetako informazioa barneratu ahal izateko. Eta, zentzu honetan, adierazgarria iruditu zaidan argazki muntai bat ikusi dut azken egun hauetan: Donostia, itsasoko ur maila udaletxeraino iristen delarik. Arrazoi duzue, esaten dutenez oraindik urte asko pasatu behar dira horrelako panorama baten aurrean aurkitu arte, eta guk ez dugu seguruenik halakorik ikusiko. Edo hori uste dute momentuz behintzat. Izan ere, azken ikerketen arabera, orain arte egindako estimazioak okerrak dira eta Artikoa uste baino abiadura azkarragoan urtzen ari da. Bukatzeko, gomendio txiki bat Hondarribian pisu bila ari denari. Etxeak dituen urteak, gela kopurua, inguruko aparkalekuak… kontuan hartzeaz gain, ez ahaztu etxearen altitudeari erreparatzea. Seguru nago guztiok daukazuela buruan Hondarribiko alde zaharraren planoren bat, duela hainbat mendetakoa, urak, muinoa, neurri handi batean, inguratzen duela.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.