Joan den larunbatean banatu zituzten Don Bosco ikastetxean DB Sariak, eta Proiekton sariaren barruan lehen saria etxean geratu zen: Don Boscoko Itsaspekoa proiektuarentzat izan zen. Bigarren saria, berriz, Granadako Virgen de las Nieves ikastetxeko Neurobot proiektuak lortu zuen; hirugarrena Andoaingo La Salle-Berrozpeko Inomet Estazio Metereologikoa eta laugarrena Don Boscoko ikasleek eskuratu zuten berriz ere, Raspzepellin proiektuarekin.
Hondarribiarrek 0-3 irabazi zuten Eibarren baina Pasaiak hiru puntuak lortu zituen Beasainen eta pasaitarrak igo dira Preferentera. Hondarribiko bigarren taldeak azken aukera bat izango du, Idiazabalen kontrako zuzeneko kanporaketan.
Larunbatean, hilak 24, Irun, Hondarribia eta Hendaiako musika ikasleen kontzertuak izango dira Behe Bidasoko hiru herrietan, goiz eta arratsaldez. Hondarribian, Santiago kalean egingo dituzte goizeko emanaldiak, arratsaldekoak Arma Plazan, eta egitaraua 20:00etan itxiko da Erreginaren Baluartean. Asteazkenean egingo dute Txingudi Jaialdiaren aurkezpena, Hondarribiko Kultur Etxean.