Irungo Ekonomia Foroak Jesus Burguera ekonomialariaren eta foroko zuzendariaren hitzaldia antolatu du etzirako, astelehenarekin. Irungo Atsegiñaren elkartearen egoitzan (Arbelaitz 1, behea) finkatu dute hitzordua, 19:30ean abiatuta. Azken urtean nazioarteko eta bertako ekonomiaren inguruan gertatutakoa aztertzea da bilkura honen xede nagusia, eta era horretan, 2012an antolatutako jardunaldi arrakastatsuei segida ematea.
https://www.youtube.com/watch?v=EdY55-cuJH4&feature=youtu.be Oreretako Euskal Herrian Euskarazek (EHE) antolatuta, Euskaraz Bizi Eguna egiten ari dira. Zenbait herritarren parte hartzearekin mosaikoa egin dute EHEren logoa irudikatuz. Leloa Espaloitik ez gara jaitsiko da.
Txabol Sotoa taldeak Udaberriko Festa antolatu du gaurko Pasai Antxoko Zumardian. Egun osorako egitarau oparoa prestatu dute horretarako. Pasaia Lezo Lizeoko guraso talde bat da Txabol Sotoa.
Katea-Landetxa auzoko 2014. urteko jaiak atzo hasi ziren pregoia irakurri eta txupina jaurti ondoren. Datorren maiatzaren 25era arte luzatuko dira jaiak eta denen gozamenerako egitarau zabala antolatu dute auzokideek.