Txakolin dastaketa egingo dute profesionalentzat, Hiruztan
Ana Martin Hiruztako enologoak gidatuta, txakolin dastaketa egingo dute astelehenean, 11:30etik aurrera, Hiruzta txakolindegian. Hiruzta upategiak egindako lau txakolinak aurkeztuko dizkiete sumiller nahiz ostalari profesionalei. Parte hartuko duten batzuk izango dira Arzak, Martin Berasategi, Alameda, eta Sugarriko profesionalak.
11:30ean harrera eta bisita egingo dute, eta 12:15ean hasiko da txakolin dastatzea. 13:00etan aperitiboa izango da.