Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Jesus Burgueraren hitzaldia antolatu du Ekonomia Foroak

Irungo Ekonomia Foroak Jesus Burguera ekonomialariaren eta foroko zuzendariaren hitzaldia antolatu du etzirako, astelehenarekin. Irungo Atsegiñaren elkartearen egoitzan (Arbelaitz 1, behea) finkatu dute hitzordua, 19:30ean abiatuta. Azken urtean nazioarteko eta bertako ekonomiaren inguruan gertatutakoa aztertzea da bilkura honen xede nagusia, eta era horretan, 2012an antolatutako jardunaldi arrakastatsuei segida ematea.

admin
Irun
2014/05/17
Irudian, Jesus Burguerak 2012an gidatutako jardunaldi ekonomikoak, Atsegiñan

Irudian, Jesus Burguerak 2012an gidatutako jardunaldi ekonomikoak, Atsegiñan

Irungo Ekonomia Foroak Jesus Burguera ekonomialariaren eta foroko zuzendariaren hitzaldia antolatu du etzirako, astelehenarekin. Irungo Atsegiñaren elkartearen egoitzan (Arbelaitz 1, behea) finkatu dute hitzordua, 19:30ean abiatuta. Azken urtean nazioarteko eta bertako ekonomiaren inguruan gertatutakoa aztertzea da bilkura honen xede nagusia, eta era horretan, 2012an antolatutako jardunaldi arrakastatsuei segida ematea. “Azken hilabeteetako gertakari nagusien inguruan hausnarketa egitea, beste ikuspuntu batetik” bilatzen du Burguerak hitzaldi honen bidez. “Zer dira benetan amerikarren hazkuntza politikak? Eta europearren euste politikak? Zein da mundu mailako ekonomian Ukranian gertatzen denaren garrantzia? Zergatik munduko ekonomiak gora egiten duela dirudi baina ez da langabeziaren arazoa konpontzen?…” dira besteak beste Burguerak erantzungo dituen galderak. Epe motzean gerta daitekeenaren argazkia egiten ere saiatuko da. Jardunaldi ekonomikoen ondorengoa 2012. urteko urrian, Irungo Atsegiña elkarteak eta Nicolas Gerendiain Elkarte Errepublikanoak Inork ulertzen ez duen krisia izenburupeko jardunaldi ekonomikoak antolatu zituzten. Lau jardunaldietan garatu ziren hitzaldi hauek eta Jesus Burgueraren gidaritzapean garatu ziren. Mundu mailako ekonomiaren eta krisiaren nondik norakoak azaldu zituen hartan Burgerak, modu ulerterraz eta gertukoan, herritar orok uler zezan. Jardunaldi horiek garatu ahala nahikoa arrakastatsu suertatzen joan ziren, eta azken hitzorduan ehun lagun inguru bildu ziren Atsegiñaren egoitzan. “Burguerak berak, antolatzaileek eta parte hartzaileetako batzuk guzti honi jarraipena eman nahi izan zioten, merkatu globalizatuaren inguruko gertakarien berri izatearren, eta horrela jaio zen Ekonomia Foro hau” azaldu dute bertako kideek. 2013. urtean zehar hainbat ekitaldi publiko antolatu zituen foroak eta aurten ere hilero bildu da bertako eta nazioarteko ekonomiaren jarraipena egiteko asmoz. Oraingoan, hainbat seinalek “krisi prozesu honen fase berri baten aurrean egon gaitezkeela” uste dute foroko kideek, eta beraz, “biztanleria informatzeko une aproposa izan daiteke”. Jesus Burguera ekonomialaria donostiarra da jaiotzez. Nazioarteko ekonomian eskarmentu handiko aditua da, baita finantzen gaineko hainbat libururen egilea ere. Hala ere, ekonomiaren gaineko kontzeptuak modu errazean helarazteko gaitasuna da Burgueraren ezaugarri nagusia.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.