50. urteurrena ospatzen ari da aurten Antxoko Alkartasuna Euskal Dantza Taldea. Ospakizun horien barruan, lehengo martxoan 170 lagun bildu zituen bazkaria egin zuten, dantza taldeko partaide izandako guztiekin. Primeran pasatu zuten Azokako mahaiaren bueltan bildutako guztiek eta han bizitakoak galdu ez daitezen bideoa landu dute. Iragarri dutenez, maiatzeko dantza aurkezpenak lantzen dabiltza orain, eta aurreratu dute aurtengoak bereziak izango direla. https://www.youtube.com/watch?v=r7GZG2Y9ZhY&feature=youtu.be
Garazi Ugalde Pikabea lezoarrak irabazi du aurten Pasaiako poesia saria euskarazko atalean, eta honenbestez, Pasaiako Udalak argitara eman du bere liburua, Korapiloak lokarrietan izenburupean. Bigarren saria euskaraz Gorka Salces Alcalderentzat izan da, Haize takikardikoa lanarengatik. Gaztelerazko atalean, Amparo Lopez Pascualenak irabazi du, Restos de una ciudad vencida lanarekin, eta bigarren saria, Dario Fridas Paredesentzat izan da, La dimensión de lo invisible lanarengatik.