Andoni Egañak ahozko komunikazio tailerrak emango ditu Oarsoaldean

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, eskualdeko euskaltegiekin elkarlanean, ahozko komunikazioa lantzeko tailerrak emango ditu Errenteria-Oreretan, Pasaian, Lezon eta Oiartzunen, Mintzagun tailerren egitarauaren barruan. Apirila-maiatza birtartean egingo dituzte saioak, eta horien helburua izango da euskaltegietako ikasleek euskara praktikatzeko dituzten aukerak areagotzea da. Ondokoa da tailerren egutegia: Errenteria-Orereta
  • Hilaren 28an, Errenteriako Udal Euskaltegian, 09:30etik 11:30era (saio irekia da)
  • Maiatzaren 7an, 09:00etatik 11:00etara, Xenpelar AEKn. Saio itxia da, eta bertan parte hartzeko asmoa dutenek ea tokirik dagoen galdetu behar dute 943 34 02 33ra deituz.
Pasaia
  • Hilaren 29an, 10:00etatik 12:00etara, Antxoko Txirrita AEKn. Saio itxia da, eta bertan parte hartzeko asmoa dutenek ea tokirik dagoen galdetu behar dute 943 52 55 45era deituz.
  • Maiatzaren 6an, 09:30tik 11:30era, Pasaiako Udal Euskaltegian (Trintxerpeko Euskadi etorbideko 61. zenbakian dago). Saio itxia da, eta bertan parte hartzeko asmoa dutenek ea tokirik dagoen galdetu behar dute 943 00 43 40ra deituz.
Lezo
  • Maiatzaren 5ean, 09:00etatik 11:00etara, Oroitzene AEKn. Saio itxia da, eta bertan parte hartzeko asmoa dutenek ea tokirik dagoen galdetu behar dute 943 51 91 44ra deituz.
Oiartzun
  • Maiatzaren 5ean, 18:00etatik 20:00etara, Intxixu AEKn. Saio itxia da, eta bertan parte hartzeko asmoa dutenek ea tokirik dagoen galdetu behar dute 943 49 39 57ra deituz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.