Luzuriagako laborategian lanean jarraitzen dute buru belarri, eta larunbaterako hitzaldia antolatu dute Jule Goikoetxearekin. Kanadan, Ingalaterran eta Eskozian ikasi ondoren, filosofiatik zientzia politikoetara egin zuen Goikoetxeak eta gaur egun alor horretako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Antolatzaileek esan dutenez, “gaztea, jantzia eta kemen handikoa” da Jule Goikoetxea, eta
Polirika eta Temati-ka blogak aipatzen dituzte erakusgarri.
Azaldu dutenez, Estatua izango da Jule Goikoetxeak landuko duen gaia. “Zer egin genezake estaturik gabe? Zer eskainiko liguke estatu batek? Zein izan litezke independentziarako bideak? Nola iritsi dira Eskozia eta Katalunia orain bizi duten une erabakiorrera?” Jule Goikoetxeak horiek guztiak sakon aztertua ditu bere doktore tesian:
Nation & democracy building in contemporary Europe: the Basque demos. Queen’s University, Canada 2012.
Luzuriaga Martxan iniziatibako programazio arduradunek zabaldu dutenez, hitzaldia “aukera eder bat” da, “naziotasunaz, demokraziaz eta Europaz ideia batzuk hartzeko eta eztabaidatzeko eta gure herriaren etorkizunaz jarduteko”.
Hitzaldia Luzuriagako goiko gelan izango da, 12:00etatik aurrera, eta sarrera doan izango da. Aperitifa agindu dute antolatzaileek.