Erabakitzeko eskubidearen aldeko jarduera sorta, Oiartzunen

Oiartzungo Gure Esku Dago herri iniziatibak maiatzaren hasierarako bi jomuga ditu ezarrita: maiatzaren 7an hitzaldia antolatu du, eta hilabete horren 10erako Gure Esku Dago Eguna. Egun honen barrukoak antolatzeko, gainera, hainbat deialdi daude, batez ere egun horretan egingo den Flashmob-ari lotuta. Batetik, maiatzaren 7an hitzaldia antolatu du Gure Esku Dagok, 19:30ean, Haurtzaro Ikastolako aretoan. Bertan izango dira erabakitzeko eskubideari buruz solasean Anjel Oiarbide Gure Esku Dagoko kidea, Manu Gomez Etxarri 2012+1 iniziatibako ordezkaria, Txutxi Ariznabarreta Independentistak sareko kidea eta Martxelo Otamendi Berria-ko zuzendaria; Jon Mikel Fernandez kazetaria izango da moderatzailea. Maiatzaren 8an, berriz, 18:00etatik 20:00etara metroa erosteko aukera izango da plazan, eta 19:00etatik aurrera Gure Esku Dago pintxo potea egingo dute Miren, Makutxo, Ganbara, Sorgin Zulo eta Amazkar tabernetan. 19:00etan ere, larunbateko flashmoc-a prestatzeko entsegua egingo dute, plazan bertan. Maiatzaren 9an, 19:00etan, Mintzodromoa egingo dute plazan herritarren erabakitzeko eskubideaz hitz egiteko. Eta ondoko koadroan dago Gure Esku Dago Egunaren egitaraua (larunbatean da). [box]

Larunbateko eta igandeko egitaraua

Maiatzak 10, Gure Esku Dago Eguna
  • 10:00etan, kalejira alaitsua Haurtzaro ikastolako parkinetik.
  • 11:00etan, Emarri harri tiratzaile taldearen erakustaldia.
  • 12:00etan, giza katea Txaparretik Errandoneara.
  • 13:00etan, ekitaldia plazan.
  • 14:30ean, bertso bazkari autogestionatua plazan.

– Ludotekan kontsigna jarriko da, eta bertan goizetik janaria uzteko aukera izango da. – Mahaiak eta aulkiak egongo dira.- Ardo, ur eta sagardo freskoa erosteko aukera egongo da.

  • 17:00etan, Flashmob-aren azken entsegua Elizalde eskolan. Ondoren grabazioa.
  • 19:00etan, Cercavila kataluniarra Beheko plazatik.
  • Iluntzean, Banyeres del Penedes-eko drac eta foc.
Maiatzak 11, igandea
  • 19:00: Mikel Markezen kontzertua udaletxeko pleno aretoan. Sarrerak aurretik 10 euroan eros daitezke Amazkar, Txokolategia eta kiroldegian, eta egunean bertan 12 euroan egongo dira salgai.
[/box]    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.