2014/4/7

Lehen Erregionalekoak Preferentekoa izan nahi du

Hondarribia Futbol Elkarteko bigarren taldeak Preferenten jokatu nahi du heldu den denboraldian eta hori lortzeko urrats garrantzitsua eman zuen atzo Pasaian irabazita (2-3). Igoera fasean aurkari zuzena da Pasaia eta partida jokatu aurretik sailkapenean berdinduta zeuden. Orain hiru puntu aurretik dira berdeak eta average-a alde dute.

admin

Pasaia-Lezo Lizeoaren eguna, ikusgarria

Atzo eg9in zuten 2014ko Lizeo Eguna. Lehenik, Donibaneko kiroldegian ikuskizuna egin zuten ikasleek; herri lasterketak oinarri hartuta, aurrera egiteko hainbat mezu zabaldu zituzten dantzariek mezuekin, eta musikarekin http://youtu.be/FJFFQwFhgQs

admin

Hondarribiko kirol taldeen asteburuko emaitzak

Hondarribiko futboleko lehen taldeak Anaitasunaren kontra galdu du, kanpoan. Lehen Erregionalekoak, aldiz, Pasaian irabazi eta datorren urtean Preferenten jokatzeko urrats handia eman du. Eskubaloian, La Bacaladerak etxeko lanak egin ditu eta Amenabarren hutsa aprobetxatu du bigarren postuan sendotzeko. Ikusi emaitza guztiak.

admin
Gehiago