Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Zerrendak eta sailkapenak

admin
Bidasoa
2014/04/07
Erosketaren zerrenda: olioa, ogia, letxugak, arraina, esnea, sagarrak… Oporretarako motxilan sartu beharreko arroparen zerrenda: oinetakoak, galtzerdiak, galtzak, kamisetak… Lanean egin beharrekoen zerrenda: txostena idatzi, bileraren deialdia egin, lankideei deitu, ikastaroa prestatu… Etengabe zerrendak egiten eta erabiltzen ditugu. Eguneroko bizitza errazten diguten zerrendez inguratuta gaude: autobus ordutegiak, jatetxeko menua, liburutegiko katalogoa, telefono zenbakien agenda, zerrenda beltza, itxarote zerrenda… Zerrendak egitea sailkatzea da, errealitatea eta ingurunea ordenatzea. Sailkatzerakoan logika bat aplikatzen dugu, batzuetan nahigabekoa, eta, gehienetan, zerrendan gure lehentasunak eta interesak adierazten ditugu kategoriak sortuz: gehien gustatu zaizkidan filmeen zerrenda, pintxo hoberenak dituzten tabernena, hiriburu politenak eta zatarrenak… Horrelakoek arazo handirik ez dute sortzen, baina zoritxarrez, pertsonen sailkapenak ere etengabe egiten ditugu. Pertsonen sailkapenak, klasifikazioak eta etiketak: potoloak, azkarrak, txikiak, zaharrak, itsusiak, gazteak, indartsuak, jatorrak… Etiketa horiek, askotan irain bihurtzen dira, eta gai horren inguruan ari dira Lezo Herri Eskolan Zero Irain kanpainarekin. Eskolako arduradunei Hitza-k egindako elkarrizketa irakurri nuenean irainak gauza on bat duela pentsatu nuen: gehienetan iraina iragankorra da, ez da betirako. Goizeko tontoa nor zen, arratsalderako ahaztu zaigu. Gaur ni izango naiz baldarra baina bihar zu izan zaitezke. Arazoa irainaren errepikapenean dago. Elkarrizketa hartan Antxon Alfarok zioen bezala, «behin botatzen denean, ez da ezer gertatzen, behin eta berriro errepikatzen denean izaten da arazoa. Tanta bat egunero-egunero isurita, zuloa egiten da azkenean». Baina zuloak irainen bidez baino, askotan, bestelako ustezko deskribapen objektibo batzuekin egiten ditugu: haur bat alperra dela esaten dugunean, kirolean ona baina matematiketan txarra dela etengabe errepikatzen dugunean, edo lotsatia eta isila dela baieztatzen dugunean. Une bateko deskribapenak eta horrelakoak bizitza osorako etiketa bihurtzen oso trebeak baikara: euskaldun berri eta euskaldun zahar; etorkina eta bertakoa; herrikoa eta kanpotarra. Baina, noiz uzten dio euskaldun berriak euskaldun berri izateari? Bi urterekin euskara ikasi zuen 80 urteko andrea euskaldun berria al da? Bi urteko neskatoa euskaldun zaharra al da? Noiz uzten dio etorkina izateari etorkinak? Guregana hamasei urterekin etorri zen eta orain 70 urte dituen gizona etorkina al da? Etorkin hilko da bere jaioterritik 3.000 kilometrora? Itzuliko balitz topatuko lukeen lurraldea jaio zen lurraldearekin antzik al luke? Lurralde bera al da? Ikasle txarra betirako izango al da txarra? Edozein gauza ikasteko txarra izango al da? Hamabi urterekin ezezagunen aurrean lotsatzen dena berrogeirekin jende aurrean hitz egiteko gaitasunik ez al du izango? Pierre Bourdieu soziologoak idatzi zuen bezala, ez dago ezer hobeagorik norbait sailkatzeko egiten dituen sailkapenak baino.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortza egin die Lourdes Herrastiri eta Paco Etxeberriari, memoria demokratikoa berreskuratzen egindako ekarpenagatik

Kultura, Gipuzkoa

Triangulo de Amor Bizarro, Shego, The Sadies eta Marte Lasarte izango dira Bolo-Bolo Weekend jaialdian

Donostiako Udalak hogei lanpostuko lan deialdi publiko bat egingo du

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Metropolitan gimnasioko langileek negoziazioaren «blokeoa» salatu dute

Orio tentsio handiko eremu izendatzeko prozesua abiatzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gizon bat hil da Anoetan, trenak harrapatuta

Bizigiro, Gipuzkoa, Lurraldeak

Donostiako Bagera euskaltzaleen elkartea omenduko dute piratek

Gipuzkoako Soziometroaren arabera, EH Bilduk irabaziko lituzke foru hauteskundeak, baina EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa lortuko lukete

Euskal Herria, Gipuzkoa

BDZk salatu du Gipuzkoako enpresa batek eraikuntzako 3,68 tona material esportatu dituela Israelera

Bizigiro, Gipuzkoa

Erromatarrak bueltan dira

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.