Lehen Erregionalekoak Preferentekoa izan nahi du

Hondarribia Futbol Elkarteko bigarren taldeak Preferenten jokatu nahi du heldu den denboraldian eta hori lortzeko urrats garrantzitsua eman zuen atzo Pasaian irabazita (2-3). Igoera fasean aurkari zuzena da Pasaia eta partida jokatu aurretik sailkapenean berdinduta zeuden. Orain hiru puntu aurretik dira berdeak eta average-a alde dute.

Hondarribia Futbol Elkarteko bigarren taldeak Preferenten jokatu nahi du heldu den denboraldian eta hori lortzeko urrats garrantzitsua eman zuen atzo Pasaian irabazita (2-3). Igoera fasean aurkari zuzena da Pasaia eta partida jokatu aurretik sailkapenean berdinduta zeuden. Orain hiru puntu aurretik dira berdeak eta average-a alde dute. Igoera faseko bigarren multzoan daude hondarribiarrak eta multzo bakoitzeko bi igotzen dira. Beasain lider sendo da eta zaila dirudi duen tartea galtzea, ia ezinezkoa, geratzen diren lau partidak galdu beharko lituzkeelako, eta Pasaiak lauak irabazi eta Hondarribiak hiru. Gauzak horrela, bigarren postua soilik dago jokoan eta bi hautagai, Hondarribia eta Pasaia. Atzo Pasaian jokatutako partidan hiru puntu baino sei zeuden jokoan, igoera lortzeko bidean atzerapausu handia litzatekeelako galtzea. Horregatik, Hondarribiak atzo lortutako garaipenak balio bikoitza du, sailkapenean hiru puntu aurretik jarri delako eta, galduz gero, hiru atzetik egongo litzatekeelako. Gainera, elkarren arteko average-a alde dute hondarribiarrek eta, hortaz, geratzen diren lau partidetan pasaitarrek baino hiru puntu gutxiago lortuta ere, heldu den urtean Preferenten jokatuko luke herriko bigarren taldeak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.