Bihar emango dute Jon Maiaren dokumentala, 18:30ean, Niessen aretoan. Asteburuan izango dira ekimen potoloenak. http://www.youtube.com/watch?v=i4Sq8eO0ONc
Hiru talde bilduko dira, oraingoan, Niessen aretoan: Kokein, Xabi eta Petti eta Bide Ertzean. Kontzertu hori larunbat honetan, hilak 8, izango da 22:00etatik aurrera. http://www.youtube.com/watch?v=klzbvyHiCUY
Higerreko farolara joateko errepide berria egingo dute, barruragotik. Hala adierazi du gaur Aitor Kerejeta alkateak, asteburuko denboraleak egungo errepidean eragindako kalteak aztertzeko Martin Garitano Ahaldun Nagusiarekin egindako bisitaren ondoren. Eroritako zatia oso handia izan da eta litekeena da errepidea 2014an berriro ez irekitzea.
Santa Ageda bezpera dugu abestiak dioen bezala, eta herriko zenbait txokotan, batik bat ikastetxeetako haurren eskutik, entzun ahal izan dira koplak. Arratsaldean, helduen txanda izango da. 18:30ean geratu dira Arkaitzan. http://www.youtube.com/watch?v=OeA1CgcBg2c&feature=youtu.be