Taupada Fest antolatu dute Mogambon

Zintzilik irrati libreko hiru saioetako kideak bildu eta jaialdia antolatu dute Trintxerpeko Mogambo aretoan Taupada Fest izenarekin. Antolatzaileek esan dutenez, “musika azkarrarekiko” eta “letra kritikoekiko” zaletasunak bultzatuta antolatu dute kontzertua. Lau taldek joko dute kontzertuan: Zarauzko Thrashgression taldeak Endless Pollution diskoa aurkeztuko du; Bartzelonako Addenda taldeak, Hamato Yoshi talde portugaldarrarekin batera grabatutako azkeneko singlea aurkeztuko du; Gaitze talde azkoitiarrak, berriz, soinu “punk gordin eta amorratuak” ekarriko ditu Mogamboko taula gainera, eta Control de plagas
Gaitze

Gaitze

bilbotarrek beren azken diskoa aurkeztuko dute. Festa bukatzeko DJ Naturistak eta DJ Krashek girotuko dute jaialdia. Jaialdia hilaren 22an izango da, 22:00etan. Txartelak 5 euro balio du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.