Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Nerea Seijok brontzea lortu du Espainiako ergometro txapelketan

admin
Bidasoa
2014/02/04
Nerea Seijo

Seijo, betaurrekoekin, taldekideekin Sevillan

Santiagotarrak Arraun Elkartearekin lehiatzen den Nerea Seijo hondarribiarrak hirugarren postua lortu zuen asteburuan Sevillan (Andaluzia, Espainia) egin zen Espainiako Remoergometro Txapelketan, 23 urtez azpiko mailan. Arraun Federazioak antolatutako denboraldiko lehen proba izan zen eta, ergometrokoaz gain, skiffeko 6.000 metroko probak egin zituzten. Seijorekin batera Garazi Lasarte, Beñat Rekarte, Ander Legazkue eta Borja Portos taldekideak izan ziren Sevillan. Seijo eta Lasarte oreretarra —Oiartzunen bizi da baina jaiotzez Errenteriakoa da— proba berean lehiatu ziren eta bien artean egon zen brontzezko dominagatik borroka. Azken txanpan aurreratu zen hondarribiarra eta hirugarren postua bereganatu zuen, Lasarte bi segundora geratu zelarik. Esportiu Olimpic Barcelona taldeko Anna Boadak irabazi zuen proba (7:06); Labradores taldeko Macarena Llano andaluziarra bigarren geratu zen (7:13) eta haren atzetik bi gipuzkoarrak, Seijo (7:25) eta Lasarte (7:27). Bosgarren Clara Palacio sailkatu zen (7:32), Nautico Sevillako kidea. Oarso Bidasoko bi ordezkariek marka hobetu zuten, baina, Seijok gehiago egin zezakeela onartu dio HITZAri. “Hirugarren geratu arren, denbora hobeagoa egitea espero nuen. Entrenatua nago hobeto egiteko  baina, kirola egiten urte asko daramadan arren, oraindik ez dut urduritasuna kontrolatzen, asko ikasi behar dut oraindik. Baina pozik nago eta poliki-poliki nire markak hobetzen ari naiz”. 23z azpiko mailan aritzen da Seijo, baina helburu bakarra egunero hobetzen joatea duela adierazi du: “Ez dut goi mailan ibiltzeko entrenatzen, eta oso urruti nago. Entrenatzen dut klubeko mailan aritzeko eta helburua nire markak hobetzen joatea eta, batez ere, gustura egotea da”. Horretarako, gustura egoteko, Santiagotarrakeko giroa nabarmendu du Seijok: “Entrenadore bikaina dugu eta oso lan ona egiten ari da gurekin. Gora goaz, giro ona daukagulako eta gogo handiak jartzen ditugulako”. Irungo klubeko bi neskek ergometroko proba prestatu zuten baina, han zirenez, skiffean aritzeko izena eman zuten. “Proba hori ez genuen ezer prestatu baina espero baino hobeto atera zitzaigun. Selekzioko jendearen aurka aritu ginen eta haien azpitik geratu ginen, baina gainontzekoei irabazi genien”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.