Santa Agedako koruek girotuko dute gaurko arratsa
Eskoletan lehenik eta kalez kale arratsean. Hala ospatuko dute gaur pasaitarrek Santa Ageda bezpera. Antxon, 18:00etan irtengo dira koruak, Azokatik. Donibanen, Itsas Mendirekin irtengo dira koplak kantatzera, 19:30ean, eta Trintxerpen, Udal Euskaltegiak antolatutako XX. Kultur Astean barruan irtengo dira Santa Agedako koruak. 19:00etan bilduko dira Gudarien Enparantzan, eta Jokin Uranga eta Arkaitz Oiartzabal bertsolarien laguntza izango dute.