2014/1

Bertan behera geratu da mosaikoa

Pasaian euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko egitekoak ziren mosaikoa bertan behera geratu dela jakinarazi du Pasaiako Udalak. Horren arrazoia eguraldia izan dela adierazi du. Ez dute zehaztu noiz egingo duten berriro.

admin

'Gipuzkoako itsasaldea artean' erakusketa abiatu dute Donostiako Untzi Museoan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoak Gipuzkoako itsasaldea artean erakusketa inauguratu du. Aurkezpenean Ikerne Badiola Kultura Gazteria eta Kirol diputatuak adierazi duenez, "erakusketa honek gure kostaldearen bilakaera erakusten digu; arte plastikoetan gertatu den eboluzioa jasotzen du, eta gure ondarearen obra esanguratsuak jartzen ditu elkarrekin".

admin

Libre Asteburua, otsailaren 1 eta 2an, Oiartzunen

26/09 eta 35/02 sumarioen "izaera politikoa eta antidemokratikoa" salatuko dute. Oarsoaldeko eta Bidasoko hiru lagun eta zazpi elkarte ari dira epaitzen: Rufi Etxeberria oiartzuarra, Ibai Esteibarlanda irundarra eta Idoia Arbelaitz oreretarra nahiz Basari, Girizia, Landare, Tiñelu, Trintxer, Hazia eta Antxeta elkarteak.

admin
Gehiago