Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak 25 urte bete ditu eta igandean ospatuko dute. Urteroko bazkariaz gain, omenaldia egingo dute, 2013an 80 urte bete dituztenei eta Urrezko Ezteiak egin dituztenei. 12:30ean mezetara joango dira Alde Zaharreko parrokira eta 14:30ean Ardoran bazkalduko dute. Bazkariaren ondotik egingo dute omenaldia.
- 80 urte bete dituzten bazkideak: Mari Carmen Intxausti, Pilar Lorenzo, Amparo Uranga, Nieves Urresti, Magdalena Julian, Carmen Insausti eta Conchi Araneta.
- Urrezko Ezteiak egin dituztenak: Domingo Querejeta eta Juli Iguiñiz, Jesus Sancho eta Mari Carmen Iza, Angel Tumas eta Maria Legorburu, Salvador Lecuona eta Maria Dolores Basterretxea, Felipe Astarloa eta Ana Maria Agirrebeitia, eta azkenik, Jose Luis Sorondo eta Rosa Mitxelena.