Aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa atzeratu dute
Euskadiko Arraun Federazioak ohar bidez jakinarazi duenez, bihar goizean Nerbioi ibaian egin behar zuten aulki mugikorreko distantzia luzeko Euskadiko Txapelketa bertan behera geratu da, eguraldi txarra espero delako. Dena ondo, otsailaren 16an egingo dute.