Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoak Gipuzkoako itsasaldea artean erakusketa inauguratu du. Aurkezpenean Ikerne Badiola Kultura Gazteria eta Kirol diputatuak adierazi duenez, "erakusketa honek gure kostaldearen bilakaera erakusten digu; arte plastikoetan gertatu den eboluzioa jasotzen du, eta gure ondarearen obra esanguratsuak jartzen ditu elkarrekin".
26/09 eta 35/02 sumarioen "izaera politikoa eta antidemokratikoa" salatuko dute. Oarsoaldeko eta Bidasoko hiru lagun eta zazpi elkarte ari dira epaitzen: Rufi Etxeberria oiartzuarra, Ibai Esteibarlanda irundarra eta Idoia Arbelaitz oreretarra nahiz Basari, Girizia, Landare, Tiñelu, Trintxer, Hazia eta Antxeta elkarteak.
http://www.youtube.com/watch?v=rsoXpSaR_FA Haurrentzako antzezlana botako dute, hurrengo ostiralean, hilak 31, Errenteria Hiria Kulturgunean: Ali Baba eta 40 lapurrak. 18:00etan hasiko da. Antzerkia 5 urtetik gorako haurrei eta horien gurasoei zuzenduta dago.