
Joan den ostegunean Gipuzkoako Arraunaren XII. Gala egin zuten Donostiako Kirol Etxean. Hondarribia Arraun Elkarteak hiru sari jaso zituen bertan, denboraldi bikaina biribiltzeko. 2012ko aulki mugikorreko ontzi onena, Gipuzkoako Traineru Txapelketako t...

2013ko urtarrilaren 4an Barrura begiratzeko leihoak dokumentala proiektatuko dute Itsas Etxeko Auditoriumean, arratsaldeko zazpiak eta erdietan. Bost zuzendarik egindako dokumentala da, eta bost euskal presoren bizipenak jasotzen ditu.

Gabonetako kontzertu berezia emango dute Xatz eta Eskifaia abesbatzek larunbatean, Portuko elizan. Sarrera doan izango da eta 20:30ean hasiko da, baina emanaldia hasi baino zertxobait lehenago joatea komeni da, lekua hartzeaz gain, abeslarien jardunean...

Guztion Artean Senegaldarren Elkarteak hainbat herritako gastronomia eta kultura uztartzen zituen topaketa egin zuen Olagarro elkartean. Etiopia, Nikaragua, Ekuador, Senegal eta Dominikar Errepublikako etorkinak elkartu ziren, Hondarribiko herritarreki...

Abenduaren 24an eta 31n, jai bezperatan, hondakinak ateratzeko ordutegia zabalduko dute: 20:00etatik 06:00etara atera ahal izango dira hondakinak. Biak astelehenak dira, eta ontzi arinak ateratzea tokatzen da.

Auzitegi Gorenak berretsi egin du Oreretako bost gazteri Auzitegi Nazionalak jarritako zigorra, eta Xabier Lujanbiok, Arkaitz Anzak, Ion Aitor Alberdik, Maitane Linazasorok, eta Aitor Francok espetxera joan beharko dute. Iosu Arruabarrenaren errekurtsoa onartu zuen Gorenak. Atzo eguerdian jakinarazi zuen auzitegiak errekurtsoaren gaineko erabakia. Auzipetuen abokatuak orain dela bederatzi hilabete jarri zion epaiari helegitea, eta duela bi aztertu zuen Auzitegi Gorenak. Edozein momentutan jakinaraztekoak ziren, eta atzo eman zuten horren berri: espetxeratzeko agindua dutenek sei urte eta sei urte eta erdi arteko zigorrak bete beharko dituzte. Pasa den urtarrilean jakinarazi zuen Auzitegi Nazionalak Oarsoaldeko hamazazpi gazteen gaineko epaia, iazko uztailean epaiketa egin ondoren. Horietatik 11 absolbitu zituzten, eta seiri kartzela zigorrak ezarri zizkieten, epaiaren arabera betiere, “talde terroristako kide” izatea leporatuta. Lujanbiori sei urte eta erdiko zigorra ezarri zioten, eta gainontzekoei seinakoa. Fiskaltzak auzipetu guztientzako zortzina urteko espetxe zigorrak eskatu zituen, eta AVTk, berriz, zortzi eta hamabi urte arteko zigor eskaerak. Auzipetuek orduan salatu zutenez, “torturetatik lortutako autoinkulpazioen frogekin” zein jazarpenekin epaitu zituzten. 2008an atxilotuak 2008ko apirilean eman zuen Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Oarsoaldeko 22 gazte atxilotzeko agindua, “Segiko kide izatea” leporatuta. Horietako hamar, apirileko polizia operazioan atxilotu zituzten eta beste hamar, Donostiako Auzitegian aurkeztu zirenean, urte [...]

Larunbatean XXIX. Bordari eta Satarka literatura lehiaketen sari banaketa egin zuten udaletxeko areto nagusian. Unai Oiartzun irundarrak irabazi du aurtengo Bordari Literatur Lehiaketa, Sekretua hilobira lanarekin. Bigarren Asier Osinalde geratu da, Le...

Javier Busto musikari hondarribiarrak jaso du aurtengo Donostiako Orfeoia-EHU Saria. Larunbatean eman zioten saria, eta epaimahaiak nabarmendu zuenez, “musikan burutu duen lan eta ibilbide bikainagatik” saritu dute Busto. Hondarribiarrareki...

Herriko bi auzotan bizi diren etorkinez osaturiko bi familiak etxean mezu arrazistak jaso dituztela salatuko du, biharko osoko bilkuran, Bilduren udal taldeak, eztabaidatzeko aurkeztu duten mozio baten bitartez. Udalbatzari, familiekiko “elkartas...

Ehunka lagunek hartu zuten parte atzo iluntzean bost gazteen kontrako epaia berresten duen erabakia salatzeko. Herriko bost gazte atxilotuak izateko arrisku larrian. Gure etxeko atea zabalik dute lelopean zeharkatu zituzten herriko kaleak. Ez da egun hauetan egingo duten mobilizazio bakarra izango: gaur ikasleek paroa egingo dute, eta 12:30ean elkarretaratzea egin dute Herriko Plazan. Bihar, berriz, Bilduren eta Ezker Anitzaren udal taldeek deituta, elkarretaratzea egingo dute toki berean, 12:00etan. San Tomas Egunean ere izango da ekitaldirik, eta iganderako manifestazioa deitu dute. Datozen asteetan Gipuzkoa mailako manifestazioa egiteko asmoa dute baita ere.

Gure Gabonak/Gazte Gabonak ekimenaren egitaraua ezagutzera eman du aste honetan Irungo Udaleko Gazteria arloak. Martindozenea Gaztelekuak eta Kateako zein Lapitzeko ludotekak parte hartuko dute ekimenean. Martindozenea gaztelekuaren egitaraua: Abenduak 21. Talo tailerra, 18:00etan abiatuta. Abenduak 26. Zumba tailerra 17:30ean. Artalekun egingo da jarduera baina aldez aurretik gaztelekuan izena ematea beharrezkoa da. Abenduak 27. Gourettera eskiatzera joateko txangoa antolatu dute. Aurretik izena ematea beharrezkoa da eta 50 euro ordaindu beharko dira. Abenduak 28. Txikito dotorea, urteari agur esateko ekitaldia, 19:00etan. Abenduak 29. VII. Break Dance Txapelketa, Amaia KZn, 17:00etatik aurrera. Abenduak 29-30. Oiasso Ludicas, gaztelekuan. Ordutegia zehazteke. Urtarrilalk 2. Kick Boxing tailerra Artalekun, 19:00etan. Izen-ematea Martindozenean egin beharko dute interesatuak. Urtarrilak 3. Kermess, norberak opariak egiteko tailerra, gaztelekuan 18:00etan. Urtarrilalk 4. Micro Scooter txapelketa Irungo skate parkean, 16:30ean. Aldez aurretik gaztelekuan izena ematea beharrezkoa da. Kateako eta Lapitzeko ludoteken egitaraua: Abenduak 24. Gabon kantak abestuko dituzte auzotan barrena. Baserritarrez jantzita joan beharko dute txikiek. Goizeko 10:00etan hasi eta 16:00ak arte luzatuko da kantaldia. Abenduak 26. Kristal koloretsuak tailerra 10:00etatik 13:00etara. Arratsalderako, Misio Arriskutsuak jokoa antolatu dute 16:00etan abiatuta. Abenduak 27. Gabon pictionary jokoa egingo dute 10:00etan abiatuta. Arratsaldean aldiz, Gabon botak tailerra izango da 16:00etan hasita. Abenduak 30. Donostiako Txuri-Urdin Izotz [...]