Bordari eta Satarka, Unai Oiartzun eta Mikel Arruabarrenarentzat
Larunbatean XXIX. Bordari eta Satarka literatura lehiaketen sari banaketa egin zuten udaletxeko areto nagusian. Unai Oiartzun irundarrak irabazi du aurtengo Bordari Literatur Lehiaketa, Sekretua hilobira lanarekin. Bigarren Asier Osinalde geratu da, Le...
Larunbatean XXIX. Bordari eta Satarka literatura lehiaketen sari banaketa egin zuten udaletxeko areto nagusian. Unai Oiartzun irundarrak irabazi du aurtengo Bordari Literatur Lehiaketa, Sekretua hilobira lanarekin. Bigarren Asier Osinalde geratu da, Lehenengo bezeroa ipuinarekin, eta Ainara Elizondorentzat izan da Hondarribiko lan onenaren saria, Haizea isiltzen denean lanagatik.
Euskara Saileko arduradunak eta zenbait zinegotzi elkartu ziren sari banaketan, saridunekin, eta epaimahaia osatu duten pertsonekin. Guztira 60 lan aurkeztu dituzte aurten euskarazko literatur lehiaketetan, 29 ipuin —21 A mailan eta zortzi B mailan—, eta 31 olerki —24 eta zazpi—.
Satarka Olerki Lehiaketako A Maila Mikel Arruabarrenak irabazi du , Bohemia lanarekin. Etxekoa izanik, Hondarribiko lan onenaren saria ere berarentzat izan da. Izenak izanari zor goiburuko olerkiarekin, Ainara Elizondo bigarren geratu da. Elizondok bi sari irabazi ditu, Satarka lehiaketako hondarribiar onenarena eta Bordari sariko bigarrena.

