Ibilbide baten aitortza
Javier Busto musikari hondarribiarrak jaso du aurtengo Donostiako Orfeoia-EHU Saria. Larunbatean eman zioten saria, eta epaimahaiak nabarmendu zuenez, “musikan burutu duen lan eta ibilbide bikainagatik” saritu dute Busto. Hondarribiarrareki...
Javier Busto musikari hondarribiarrak jaso du aurtengo Donostiako Orfeoia-EHU Saria. Larunbatean eman zioten saria, eta epaimahaiak nabarmendu zuenez, “musikan burutu duen lan eta ibilbide bikainagatik” saritu dute Busto. Hondarribiarrarekin batera, Nerea Muruamendiaraz eta Olimpia Garcia ikerlariek ex aequo jaso dute Donostiako Orfeoia-EHU saria.
Duela hamabi urte eman zuten lehen aldiz orfeoiak eta unibertsitateak saria, bi helbururekin: musika sortzaileen ibilbide profesionala aitortzea, eta musika arloko ikerkuntza bultzatzea.
Aurtengo sariak EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio M. Barriola Zentroaren auditorioan banatu zituzten larunbatean. Ekitaldian hizlari bezala Jose Maria Etxarri Donostiako Orfeoiko lehendakaria eta Cristina Uriarte EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea aritu ziren. Busto bezala, hondarribiarra da Uriarte, eta larunbatean bertan jakinarazi zuten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura sailburu berria izango dela.

