
Informazio guztia, ERRENTERIAKO HITZAn.

Foie grasaren gaiaren harira, Momotegi etxaldearen jarduera ere behin-behinean geldiarazteko agindu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak espedientea ireki dio Errenteria-Oreretako Mugaritz jatetxeari, eta aintzat hartu du Igualdad Animal taldeak uztailean egindako salaketa. Oiartzungo Momotegi etxaldeko ahateek tratu txarrak jasaten zituztela salatu du talde horrek, eta etxalde horri erosten dio foie grasa Mugaritzek. Etxalde horren jarduera ere behin-behinean geldiarazteko agindu du Osasun Sailak. Andoni Luis Adurizen jatetxetik jakinarazi dutenez, ez dute formalki Eusko Jaurlaritzaren jakinarazpenik jaso, baina Gipuzkoako Zuzendaritzak hitzez esan die espediente hori «huts arin» batengatik irekiko zaiola. Salaketaren zergatiak Igualdad Animal, Animalien Eskubideen Aldeko Nazioarteko Erakundeak, salaketa bat jarri zion duela hilabete batzuk Momotegi etxaldeari (salaketa administratiboa), eta salaketa hori publiko ere egin zuen. Taldearen arabera, etxalde horretan dituzten ahateek tratu txarrak jasaten dituzte. Horrez gain, taldearen salaketak jasotzen duenez, «foie grasa edo gibel-orea saltzen dute Momotegin, inolako higiene edo osasun neurririk hartu gabe». Momotegiko Olga Possek HITZAri jakinarazi zion orduan gauzak ez direla elkarteak kontatu bezala, baina ez zuela erantzun nahi, «gaiari duena baino oihartzun gehiago» ez emateko.

SASKIBALOIA Senior emakumeak Oiarso-Erroibide Irun: etzi, 11:45ean, Galtzarabordako kiroldegian. Senior gizonak Leihoak Zast-Oiarso: bihar, 18:00ean, Zarauzko Antonianos kiroldegian. ESKUBALOIA Zilarrezko Maila (gizonak) Ereintza-Torrelavega (b...

San Tomas azoka egingo dute etzi goizean Donibanen. Leloa, barruti horretan izanda, Lurra eta itsasoa uztartuz da. Eta lelo hori jarraitzen duten ekitaldiak antolatu dituzte Itsas Mendi elkarteak eta Itsas Gelak (Itsasaldia jaialdiaren barruan sartu du...

Dagoeneko aurkez daitezke lanak Mariasun Landa Sarietarako, eta urtarrilaren 31 arteko epea izango da horretarako. Aurten hirugarrenez aurkeztu du Berdintasun Kontseiluak lehiaketa hori, beste behin, gizarteko hainbat arlotan emakumeek Errenteria-Orere...

Joan den asteburuan Murtzian lehiatu ziren Hondarribiko Ama Guadalupekoa Judo Taldeko kadeteak. Bertako Infanta Cristina Goi Errendimenduko Zentroan kontzentratuta zegoen Espainiako selekzioarekin entrenatzeko aukera izan zuten, eta larunbatean Totana herrian lehiatu ziren, Espainiako Kopako proban. Guztira 300 kirolari elkartu ziren bertan eta Hondarribiko taldetik esan dutenez, “gure judoken jarduna oso ona izan zen”. Amets Sarasuak eta Lidia Yarzak lehen postua eskuratu zuten. Sarasuaren kasuan, irabazten duen Espainiako Kopako bigarren proba izan zen eta rankineko lehen postua sendotzeko aukera izan du. Iker Otegi gazteak ere oso txapelketa ona burutu zuen, baina finalean galdu eta bigarren geratu zen. Oier Goikoetxea eta Andoni Gorrotxategi bosgarren geratu ziren. Biek domina lortzeko aukera izan zuten baina brontzerako borroka galdu zuten. Bosgarren postuarekin rankinerako puntuak pilatu zituzten. Kadeteak Iruñean eta helduak Hernanin Asteburu honetan bi txapelketetan lehiatuko dira Ama Guadalupekoa klubeko judokak. Kadete Mailakoak Iruñeara joango dira, Espainiako Kopako beste proba batean parte hartzeko. Eta nagusiek Hernanin dute zita, udal kiroldegian egingo duten Euskadiko Txapelketan.

Futbola Ohorezko Maila Mondragon-Hondarribia. Igandea, 16:30ean Arrasateko Mojategi zelaian. Saskibaloia Emakumeen Liga Hondarribia Irun-Obenasa. Larunbata, 19:00etan, Hondartza kiroldegian. Eskubaloia Euskal Liga La Bacaladera Hondarribiak atsede...

Pasaia Musikalek hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Gaur bertan izango da lehenengo emanaldia. Pasaia Txiki eta Pasaia Txikitxoak abesbatzek kantaldia emango dute arratsaldean. San Pedroko zaharren etxean izango da, 17:45etik aurrera. ...

Saskibaloiko Emakumeen Ligako hamargarren jardunaldian euskal derbia jokatuko dute bihar (larunbata) Hondartza kiroldegian Hondarribia-Irunek eta Iruñeako Obenasak, 19:00etatik aurrera. Nafarrek ezinhobe hasi zuten liga eta lehen liderrak izan ziren, aurreneko hiru partidak irabazi. Baian hurrengo bost norgehiagokak galdu dituzte eta hori baliatu nahiko du bihar Hondarribia-Irunek garaipena lortzeko. Anne Peñaren neskek, gainera, lehen itzulia bukatzeko geratzen zazkien bi partidak irabazi behar dituzte Erreginaren Kopa jokatzeko aukeraren bat izateko. Bigarren partida irabaztea oso zaila izango dute, porrotik gabe dagoen Rivas liderrarekin jokatuko baitute kanpoan, baina Obenasa gaindituz gero, urrats handia emango lukete Emakumeen Ligako bigarren itzulia jaitsiera postuetatik urruti hasteko. Abonatu kanpaina Bigarren itzulirako denboraldi erdiko abonoak aterako ditu Txingudi Saskibaloia klubak, 35 euroko prezioan. Emakumeen Ligako taldearen aurtengo kirol helburua permanentzia da, baina denboraldia hasi aurretik uste zutena baino hobeto ari dira eta baliteke bigarren itzulian beste helburu batzuk lortzeko lehian egotea. Nolanahi ere, borroka bat edo beste izan, klubak zaleen berotasuna lortu nahi du eta horregatik denboraldi erdiko abonoak atera ditu. Hondartzako harmailetako giroak asko lagundu zuen iaz Hondarribia-Irunek aurten ere maila gorenean jarraitu zezan. Txingudi Saskibaloi Elkarteko taldeen partidak Gazteen Errendimendu Maila Hondarribia Easo-Easo A 17-80 (atzo jokatu zuten). Kadete Maila Carnicas San Marcial-Atletico SS Aitxuri. [...]

Tamainak inporta duen ala ez berebiziko eztabaida omen da posmodernoen artean. Gaur arratsaldean, baina, tamainak garrantzia handia duen erakusketa zabalduko dute San Pedroko Udal Aretoan: 12 cm. Inaugurazio ekitaldia 19:30ean hasiko da. Udalerrian tradizio handia du erakusketak. Izan ere, antolatu duten hamazazpigarren aldia izango da aurtengoa. Bertan, gehienez, hamabi zentimetroko luzera edota zabalera daukaten artelanak ikusteko aukera izango da. Hasi zenetik, 90eko hamarkadaren erdialdetik, ez da artelanen tamaina aldatu. Artearen hainbat diziplinetako lanak aurki daitezke erakusketa horretan: pintura, serigrafia, eskultura, argazkigintza… Urtarrilaren 13ra arte, zabalik Erakusketa gaurtik hasita urtarrilaren 13ra arte egongo da irekita. Astegunetan zein larunbatetan arratsaldez egongo da zabalik, 19:00etatik 21:00etara. Igande zein jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara irekiko ditu ateak Udal Aretoak. Hilaren 21ean, 24an, 25ean eta 31n, zein urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an itxita egongo da erakusketa.

Bihar, larunbatarekin egingo dute Sortu alderdiaren eratze prozesuaren bigarren bilera Hondarribian, 09:00etan Muaran. Azaroaren 24an egin zuten lehenengoa eta deitzaileak oso pozik geratu ziren agertutako jendearekin eta izan zuten parte hartzearekin:...

Masta eta Iñaki Stepi. Bad Sound System taldeko kideak Bihar kontzertua emango du Bad Sound System taldeak Psilocybenean, 22:00etan. Azken diskoa, ‘Aldaketa’ izenekoa, aurkeztuko dute, baina laster hamar urte beteko dituztenez, «sekulako festa» egingo dute bidean lagun izan dituzten askorekin. Hamar urte beteko ditu 2013an Bad Sound System talde irundarrak. Urte horietan taldeko kideak pertsona bezala aldatu dira, baita musikalki ere, nahiz eta reggae eta hip-hop erritmoak beren oinarri izaten jarraitzen duten. Bilakaera horren isla da Aldaketa diskoa, haien bizitzan izan duten eta gizartean gertatzea nahiko luketen aldaketena. Bihar festa handia egingo dute Hondarribiko Psilocybenea aretoan. Hamar urtean kolaboratzaile izan dituztenak gonbidatu dituzte, eta horietatik 21 igoko dira taulara, tartean Alemania, Frantzia edota Italiatik etorritakoak. Taldeko kide Stepi eta Mastaren arabera, «ezingo da errepikatu». Hamar urte beteko dituzue laster, eta orain arteko disko osatuena kaleratu duzue. Sasoi onean zaudete. Masta: Urteekin ipurdia gogortzen zaizu nolabait, eta hori alde dugu. Oso pozik gaude atera denarekin. Bilakaera bat izan dugu, eta gauza pila bat bizitu ditugu, eboluzionatzera eramaten gaituztenak. Egin dugun bideak ekarri gaitu honaino. Stepi: Musika zale amorratuak gara, estilo pila bat entzuten ditugu, eta hori diskoan oso ondo islatu da. Diskoaren izena Aldaketa da. Behar bat adierazteko, borroka bat… Zergatik [...]

Negua berotuz, goiburu horrekin hainbat ekitaldi antolatu ditu Saindua gaztelekuak hilaren 26, 27 eta 28rako. Ekintza guztietan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, behar bezala antolatzeko aukera izan dezaten. Hilaren 15a da izena emateko azken eguna, Sainduan bertan. Interesdunek 943 64 31 08 telefono zenbakira deitu edo helbide honetara mezu bat bidali behar dute informazioa eskatzeko. Hilaren 26an Futbol 7 eta Laser Ball txapelketak egingo dituzte Hondartza kiroldegian. Futbol 7koa goizez izango da, 10:00etan hasita, eta Laser Ballekoa 16:00etan. Horrela, nahi duenak bietan parte har dezake. Hurrengo egunean, hilaren 27an, Gouretteko eski estaziora irteera egingo dute, eskiatzera joan nahi duenarentzat. 06:00etan aterako dira Sainduatik. Eskiatzera joateko irteera da gaztelekuak antolatu dituen ekintzen artean ordaindu beharreko bakarra. Eta azken egunerako, 28rako, festa handia egingo dute. Goizean Bikingo altxor-bilaketan jolastuko dira eta “bikingo jantzi hoberena duenak bonifikazioa izango duela” esan dute gaztelekutik. Eta arratsaldean izango da festa. Musika egongo da, txapelketetako sari banaketak, etabar.