San Tomas azoka ospatuko dute etzi Donibanen, itsas eta baserri giroan
San Tomas azoka egingo dute etzi goizean Donibanen. Leloa, barruti horretan izanda, Lurra eta itsasoa uztartuz da. Eta lelo hori jarraitzen duten ekitaldiak antolatu dituzte Itsas Mendi elkarteak eta Itsas Gelak (Itsasaldia jaialdiaren barruan sartu du...
San Tomas azoka egingo dute etzi goizean Donibanen. Leloa, barruti horretan izanda, Lurra eta itsasoa uztartuz da. Eta lelo hori jarraitzen duten ekitaldiak antolatu dituzte Itsas Mendi elkarteak eta Itsas Gelak (Itsasaldia jaialdiaren barruan sartu dute eguna).
Goizeko lehen ekitaldia 11:00etan hasiko da, Meipin. Kaleak girotzen joateko, kalejira egingo dute auzotik hasi eta herriko kaleak gurutzatuz. Ordu berean, plazan konpota prestatuko dute.
11:30ean irekiko dute azoka, eta eguerdian Pasaia-Lezo Lizeoko haurrek kantaldia eskainiko dute. Dantzaldikoen emanaldia izango da ondoren, eta Badia Eskolako haurren laguntza izango dute. 13:30ean, sagardogintza erakustaldia egingo dute, eta ordu erdi beranduago euskal produktuen saski bat zozkatuko dute. Ferian ez da abererik edo baratzeko produkturik faltako, ezta eskulanik ere.

