Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

“Hortzak erakusteko garaia da”

Masta eta Iñaki Stepi. Bad Sound System taldeko kideak Bihar kontzertua emango du Bad Sound System taldeak Psilocybenean, 22:00etan. Azken diskoa, ‘Aldaketa’ izenekoa, aurkeztuko dute, baina laster hamar urte beteko dituztenez, «sekulako festa» egingo dute bidean lagun izan dituzten askorekin. Hamar urte beteko ditu 2013an Bad Sound System talde irundarrak. Urte horietan taldeko kideak pertsona bezala aldatu dira, baita musikalki ere, nahiz eta reggae eta hip-hop erritmoak beren oinarri izaten jarraitzen duten. Bilakaera horren isla da Aldaketa diskoa, haien bizitzan izan duten eta gizartean gertatzea nahiko luketen aldaketena. Bihar festa handia egingo dute Hondarribiko Psilocybenea aretoan. Hamar urtean kolaboratzaile izan dituztenak gonbidatu dituzte, eta horietatik 21 igoko dira taulara, tartean Alemania, Frantzia edota Italiatik etorritakoak. Taldeko kide Stepi eta Mastaren arabera, «ezingo da errepikatu». Hamar urte beteko dituzue laster, eta orain arteko disko osatuena kaleratu duzue. Sasoi onean zaudete. Masta: Urteekin ipurdia gogortzen zaizu nolabait, eta hori alde dugu. Oso pozik gaude atera denarekin. Bilakaera bat izan dugu, eta gauza pila bat bizitu ditugu, eboluzionatzera eramaten gaituztenak. Egin dugun bideak ekarri gaitu honaino. Stepi: Musika zale amorratuak gara, estilo pila bat entzuten ditugu, eta hori diskoan oso ondo islatu da. Diskoaren izena Aldaketa da. Behar bat adierazteko, borroka bat… Zergatik [...]

admin
Bidasoa
2012/12/14
Masta eta Iñaki Stepi. Bad Sound System taldeko kideak
Bad Sound System

Bihar kontzertua emango du Bad Sound System taldeak Psilocybenean, 22:00etan. Azken diskoa, ‘Aldaketa’ izenekoa, aurkeztuko dute, baina laster hamar urte beteko dituztenez, «sekulako festa» egingo dute bidean lagun izan dituzten askorekin.

Hamar urte beteko ditu 2013an Bad Sound System talde irundarrak. Urte horietan taldeko kideak pertsona bezala aldatu dira, baita musikalki ere, nahiz eta reggae eta hip-hop erritmoak beren oinarri izaten jarraitzen duten. Bilakaera horren isla da Aldaketa diskoa, haien bizitzan izan duten eta gizartean gertatzea nahiko luketen aldaketena.

Bihar festa handia egingo dute Hondarribiko Psilocybenea aretoan. Hamar urtean kolaboratzaile izan dituztenak gonbidatu dituzte, eta horietatik 21 igoko dira taulara, tartean Alemania, Frantzia edota Italiatik etorritakoak. Taldeko kide Stepi eta Mastaren arabera, «ezingo da errepikatu».

Hamar urte beteko dituzue laster, eta orain arteko disko osatuena kaleratu duzue. Sasoi onean zaudete.
Masta: Urteekin ipurdia gogortzen zaizu nolabait, eta hori alde dugu. Oso pozik gaude atera denarekin. Bilakaera bat izan dugu, eta gauza pila bat bizitu ditugu, eboluzionatzera eramaten gaituztenak. Egin dugun bideak ekarri gaitu honaino.

Stepi: Musika zale amorratuak gara, estilo pila bat entzuten ditugu, eta hori diskoan oso ondo islatu da.

Diskoaren izena Aldaketa da. Behar bat adierazteko, borroka bat… Zergatik aldaketa hitza?
Masta: Gauza asko dira, baina batez ere kontzientzietan aldaketa bat behar dela uste dugulako aukeratu genuen izenburua. Gizarteak aldaketa behar du, argi dago. Baina guk ere aldaketak izan ditugu. Moro eta Stepi, biak, aita izan dira… Orduan bi gauza horiek elkartu zaizkigu azken urteetan, gure bizitzetan izan diren aldaketak eta gizartean gertatzea nahiko genituzkeenak.

Diskoan ia denek jasotzen dute egurra, baina mezu positiboa nabarmentzen duzue, adibidez, musikarik ez duen Esperantza abestian.
Stepi: Bai, letra gogorrak ditugu beti, gertatzen diren gauzen kontrakoak, baina gure ikuspegia positiboa da. Gure letretan ematen du dena gaizki dagoela, baina dena aldatu daitekeela adierazi nahi dugu, esperantza dugula.

Aipatzen duzuen aldaketa hori musikatik etor al daiteke?
Masta: Hori esateak handiustea eman dezake, guk ez baitugu mundua aldatuko, baina guretzat musika bizioa da, eta bizio hori erabiltzen dugu ahal dugun heinean gizartean eragiteko.

Diskoan oso garbi entzuten dira bai musika eta baita ahotsak ere. Mezua garbi iristen da. Nahita izan da hori?
Stepi: Hala izatea nahi genuen. Agian bizi dugun uneagatik, egoera sozialagatik, gure mezua ondo iristea nahi genuen. Gauza ez da bakarrik musika polita, erakargarria edo jendea mugiaraziko duena egitea, mezu pisutsua izatea nahi dugu, dantzan jarri bezala pentsarazi dezan.

Garai onak dira anti-sistema letrak idazteko.
Masta: Beti egin dugu, hori gure disko guztietan dago. Bizi dugunaz idazten dugu, unean sentitzen dugunaz. Abestietan entzuten diren letrak egunerokoak dira. Batzuetan haserre gaude, beste batzuetan alai…

Stepi: Gure diskoan bezala, gizartean badago hori guztia. Atera zaitez kalera eta ikus daitezke medikuak edo abokatuak protesta egiten, ez bakarrik langileak. Gizarte osoa dago kalean, eta hortzak erakusteko unea da.

Babylon no va a parar, Rsistentzia, Reggae Irun… Ondo moldatzen zarete reggaea eta hip-hopa nahasten.
Stepi:
Bai, gure habitata da. Estilo horiek dira gure musikaren oinarria.

Baina badira beste batzuk zuen ohiko bidetik pixka bat aldentzen direnak: Beti berdin, Caminando…
Stepi: Gauzak horrela atera dira. Adibidez, Beti berdin abestia Berlinetik eskatu ziguten kolaborazio bat da; IllBilly Hitec taldeak mundu osoko jendeari oinarri bat bidali zion, eta guk gure bertsioa egin genuen. Abestiak gure ikuspuntua du baina erritmoak badu Berlingo zerbait. Reggaearen estiloa du, baina Alemaniako musika elektronikoaren indarra ere.

Beste batzuek zuzenekorako eginak dirudite, publikoarekin batera abesteko. Gustatzen al zaizue zuei hori?
Masta: Beti gustatu izan zaigu publikoak parte hartzea, atzeraelikatzea bezala delako. Publikoaren jarrerak eragina du gugan. Guk beraiei gure energia bidaltzen diegu, eta beraiena jasotzen dugu. Gure kontzertuetan beraiekin konpartitu nahi dugu.

Bad Sound SystemCaminando abestiak taldearen hamar urteen historia kontatzen du nolabait, eta bidean lagun izan dituzuenez gogoratu zarete.
Masta: Bai, gu batez ere zuzeneko taldea gara, horrekin identifikatzen gara. Unean gertatzen dena jasotzea, edo zerbait gertatu dadila probokatzea, hori gustatzen zaigu, eta musikalki ere bilatzen dugu gauzak gertatzea, beste musikariekin harremanak egitea. Adibidez, Caminando abesti horretarako musika Parisko Fogata Sound taldeak egin du.

Eta zuen estiloak noiz eboluzionatzen du gehiago, musika entzuten duzuenean edo beste taldeekin kolaborazioak egiten dituzuenean?
Stepi: Lehenengo musika entzun behar da, ondo aditu, hori da lehen ariketa, eta behin zu indartsuago zarenean, datu horiek jaso dituzuenean, orduan prest zaude beste batzuekin kolaboratu eta harreman horretatik zerbait ateratzeko. Bestela, norbaiten alboan jartzearekin bakarrik ez duzu ezer jasoko, oinarririk gabe, ez. Baina oinarria baduzu, pila bat ikas dezakezu.

Kolaboratzaile izan dituzuen musikarietako batzuk izango dira Psilocybenean. Nolako kontzertua izango da?
Masta: Denak egotea nahiko genuke, baina ezinezkoa da. 21 bat gonbidatu ditugu zerrendan: Rude Hi-Fi Boloniatik, Fogata Sound Paristik, Kortxo txalapartarekin, Esne Beltzarekin eta lehenago Ferminekin [Muguruza] egon diren haizeak… Fermin ere etorriko da; azken diskoan ez da egon, baina Arnaldo Otegiren abestia egin dugu elkarrekin.

Stepi: Diskoarena aitzakia da, bai, aurkezpena izango da, baina beste zerbait izango da, berezia, gure jendearekin. Lehen aukera izango da gure publikoari aurkezteko hamar urte hauetan gurekin kolaboratu dutenak, gure lagunak aurrez aurre jartzeko aukera.

Masta: Datozen musikarientzat garrantzitsua da. Berlinetik, Paristik, Boloniatik datozenak elkarrekin jarrita, pentsa zer nolako kolaborazioak atera daitezkeen hortik. Horrelako ekintzetatik bizi osorako kolaborazioak ateratzen dira, eta hori oso aberasgarria da. Guk beraiek ezagutzeko aukera izan dugun bezala, beraiek elkarren artean ezagutzea nahi dugu, sarea handitzeko.

Eta Bad Sound System ikustera datozenentzat bihar gertatuko dena soilik bihar gertatuko da, inoiz ez gehiago. Denak berriro elkartzea ezinezkoa izango da. Bat edo beste faltako da, baina sekulako saiakera egin dute kontzerturako propio etortzeko, eta hori eskertu nahi diegu. Horregatik guztiagatik errepikaezina izango da.

Urduri zaudete?
Stepi: Bai, oso. 21 gonbidatu daude eta denak sartu eta atera behar dira agertokitik, aurkeztu behar ditugu. Abesti batzuk bakarrik gau honetan jo ahal izango ditugu modu horretara, datorren jendea kontuan izanik pentsatu dugun moduan. Badugu sabelean zerbait, baina horrek indarrak ematen dizkigu.

Masta: Jendeari esango nioke etortzeko, oso gutxitan gertatzen diren gauzetako bat izango da, eklipse bat bezalakoa [barre egiten du]. Aprobetxa dezatela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.