Amets Sarasuak bigarren garaipena lortu du Espainiako Kopan eta rankineko lehena da
Joan den asteburuan Murtzian lehiatu ziren Hondarribiko Ama Guadalupekoa Judo Taldeko kadeteak. Bertako Infanta Cristina Goi Errendimenduko Zentroan kontzentratuta zegoen Espainiako selekzioarekin entrenatzeko aukera izan zuten, eta larunbatean Totana herrian lehiatu ziren, Espainiako Kopako proban. Guztira 300 kirolari elkartu ziren bertan eta Hondarribiko taldetik esan dutenez, “gure judoken jarduna oso ona izan zen”. Amets Sarasuak eta Lidia Yarzak lehen postua eskuratu zuten. Sarasuaren kasuan, irabazten duen Espainiako Kopako bigarren proba izan zen eta rankineko lehen postua sendotzeko aukera izan du. Iker Otegi gazteak ere oso txapelketa ona burutu zuen, baina finalean galdu eta bigarren geratu zen. Oier Goikoetxea eta Andoni Gorrotxategi bosgarren geratu ziren. Biek domina lortzeko aukera izan zuten baina brontzerako borroka galdu zuten. Bosgarren postuarekin rankinerako puntuak pilatu zituzten. Kadeteak Iruñean eta helduak Hernanin Asteburu honetan bi txapelketetan lehiatuko dira Ama Guadalupekoa klubeko judokak. Kadete Mailakoak Iruñeara joango dira, Espainiako Kopako beste proba batean parte hartzeko. Eta nagusiek Hernanin dute zita, udal kiroldegian egingo duten Euskadiko Txapelketan.
Joan den asteburuan Murtzian lehiatu ziren Hondarribiko Ama Guadalupekoa Judo Taldeko kadeteak. Bertako Infanta Cristina Goi Errendimenduko Zentroan kontzentratuta zegoen Espainiako selekzioarekin entrenatzeko aukera izan zuten, eta larunbatean Totana herrian lehiatu ziren, Espainiako Kopako proban.
Guztira 300 kirolari elkartu ziren bertan eta Hondarribiko taldetik esan dutenez, “gure judoken jarduna oso ona izan zen”. Amets Sarasuak eta Lidia Yarzak lehen postua eskuratu zuten. Sarasuaren kasuan, irabazten duen Espainiako Kopako bigarren proba izan zen eta rankineko lehen postua sendotzeko aukera izan du.
Iker Otegi gazteak ere oso txapelketa ona burutu zuen, baina finalean galdu eta bigarren geratu zen.
Oier Goikoetxea eta Andoni Gorrotxategi bosgarren geratu ziren. Biek domina lortzeko aukera izan zuten baina brontzerako borroka galdu zuten. Bosgarren postuarekin rankinerako puntuak pilatu zituzten.
Kadeteak Iruñean eta helduak Hernanin
Asteburu honetan bi txapelketetan lehiatuko dira Ama Guadalupekoa klubeko judokak. Kadete Mailakoak Iruñeara joango dira, Espainiako Kopako beste proba batean parte hartzeko. Eta nagusiek Hernanin dute zita, udal kiroldegian egingo duten Euskadiko Txapelketan.


