Janariak bilduko dituzte uretan ospatuko den IV. San Pato Silvestre ekimenean
Laugarren urtez, bi modutara ospatuko dute San Slvestre Hondarribian, lurrean eta uretan. HS2 eskolak eta Hondarribia Arraun Elkarteak antolatuta, IV. San Pato Silvestre ekitaldia burutuko dute, hilaren 31n, goizez. Beste urteetan bezala, mozorroturik ...
Laugarren urtez, bi modutara ospatuko dute San Slvestre Hondarribian, lurrean eta uretan. HS2 eskolak eta Hondarribia Arraun Elkarteak antolatuta, IV. San Pato Silvestre ekitaldia burutuko dute, hilaren 31n, goizez. Beste urteetan bezala, mozorroturik joan behar da baina aurten, lehen aldiz, janariak bilduko dituzte Elikagaien Zentrora bideratzeko. Uretara sartzeko materialik ez duenari, Arraun Elkartekoek edo HS2 eskolakoek utziko diete (sup taulak edo piraguak), aldez aurretik eskatuta.
Bi elkarteetatik dei egin diete heritarrei urtea jai giroan eta modu solidarioan bukatzeko. “Behar duzun gauza bakarra mozorroturik etortzea eta galkorrak ez diren elikagaiak ekartzea da, arroza, dilistak edo holako zerbait. Materiala baduzu ekarri eta ez baduzu guk utziko dizugu”.

