Etxeko zerbitzuaren gaineko hitzaldia, etzidamu Antxon
Beste baten etxean, soldatapean, lan egiten duten pertsonei zein lana ematen dietenei zuzendutako hitzaldia egingo dute larunbat honetan Antxoko Kultur Etxean. 18:30ean hasiko da solasaldia. Etxeko langileen gaineko legea aldatu dela eta, horrek langil...
Beste baten etxean, soldatapean, lan egiten duten pertsonei zein lana ematen dietenei zuzendutako hitzaldia egingo dute larunbat honetan Antxoko Kultur Etxean. 18:30ean hasiko da solasaldia.
Etxeko langileen gaineko legea aldatu dela eta, horrek langileengan zein lana ematen dietenengan izango duten eragina zein izango den azalduko dute. Azalpenak ematearen arduraduna Bizkaiko Etxe Barrukoak elkarteko kide bat izango da. Informazio gehiago nahi dutenek 943 00 43 20 telefono zenbakira dei dezakete.

