
Teresa Egurrola Araiako (Araba) bizilagunaren hilketa salatu du Txingudi Anti-sexista (TAS) plataformak gaur arratsaldean, Zabaltza plazan 25 bat lagunek egindako elkarretaratzean. Senide eta lagunei “dolumina” helarazi diete, eta tankera honetako gertaeren aurrean euren “etsipena” agerian utzi nahi izan dute. “Berriz ere kalera atera behar izan dugu genero indarkeriaren ondorioz gertatutako heriotza bat salatzera, eta hala egingo dugu genero indarkeria edo sexu erasoren bat gertatzen den bakoitzean”, adierazi dute TASeko kideek. Araiako bere etxean hil zuen Egurrola, ustez haren senarrak eta ondoren, bere buruaz beste egin zuen Zigor Kodea Pankartaren atzean bildu ziren azkeneko aldian bortxaketa saiakera bat salatzeaz gain, horren ustezko egilea atxilotu eta egun gutxira aske gelditu zela gogora ekarri du kolektiboak. “Agian gizartearen presioak lortu zuen agintari judizialek berriz espetxeratzeko agintzea”, adierazi dute plataformako kideek. “Salatu nahi dugu gure Zigor Kodean zein balio txikia duen hildako edo bortxatutako emakume baten bizitzak gizarte patriarkal eta matxista honetan”, gaineratu dute.

Herritarrak euren aukeretatik harago bizi izan direlako ematen direla desjabetzak maiz entzuten da politikarien ahotan. Ez da hori Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformako kideek uste dutena. Miren Olaetxea kidearen aburuz, “gutxieneko” kasuak direla horiek Behe Bidasoan aipatu du, eta gehienetan, “familia arruntak” direla aitortu du. “Etxebizitza nagusia erosten dutenak dira, edota beren etxebizitza, gurasoena edo negozioa berme bezala jarri dutenak” izan ohi direla kaltetuak argitu du. Euskal Herrian bi dira dagoeneko desjabetzeen ondorioz hil honetan zehar beren buruaz beste egiten duten lagunak; Amaia Egaña Barakaldon (Bizkaia) eta Manolo Reguera Donezteben (Nafarroa). Barakaldoko gertakarien harira, Kutxabankek kaleratzeak etengo zituela adierazi zuen arren, hori betetzen ari ez dela argi gelditu da Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformak asteartero Irungo Lakaxita gaztetxean egiten duen batzarrean. Hamarnaka kaltetu Kaltetuekin lan ildoak finkatu, kasu horien errepasoa egin eta kasu berriak aztertzen dira asteartero Lakaxitan. Eta astero kaltetu berriak agertzen dira. Etengabeko jario honen ondorioz, hogei lagunen kasuetan buru- belarri murgilduta dago desjabetzeen aurkako kolektiboa, baina hala eta guztiz ere, kopurua 30era ere iritsi izan dela zehaztu du Olaetxeak. Bidasoan, etxe kaleratze gehienak Irunen ematen diren arren, Hendaian etxebizitza erosi eta hipoteka Hego Euskal Herriko banku edo aurrezki kutxaren batekin sinatutako kaltetuekin ere lanean ari direla adierazi du gazteak. [...]

Hilabetean behin egiten dute hezkuntzan egiten ari diren murrizketak salatzeko elkarretaratzea Cristobal Gamonen, eta azaroari dagokiona gaur izan da. Langile nahiz familiek protesta egin dute murrizketa horien kontra.

Udalbatzar motza baina mamitsua izan zen herenegungoa. Zinegotziek bost puntuko gai ordena zeukaten eztabaidatzeko, eta horien artean, pil-pilean dagoen eta herrian eragiten ari den gai bat: etxe kaleratzeena. PSE-EEk aurkeztutako mozioa aho batez onartu zuen Udalbatzak. Hala nola, Espainiako Gobernuari hipoteken araudia aldatzeko eskatu diote, eta etxebizitza ordainean ematearen figura kontuan hartzeko. Horrekin batera, etxe kaleratzeak bi urteko epean eteteko galdegin diote, bankuaren praktika onarenpean dauden kasuetan. Epe berean etxe kaleratzeak geratzeko eskatu die finantza erakundeei Udalbatzak. Eusko Jaurlaritzarengana ere zuzendu da, eta etxebizitza parke bat sortzeko galdegin dio, “alokairu sozialen bidez kaleratu dituztenen etxebizitza eskubidea bermatzeko”. Gai ordenak bultzatuta, Stop Kaleratzeak taldeko kideek ere udalbatzarrean parte hartu zuten, eta neurri zehatzagoak planteatu zituzten. Bat egin zuten araudi aldaketarekin, baina urrunago joan ziren, eta Espainiako Gobernuak araudi aldaketa onartuko ez balu, Gasteizko legebiltzarrak etxebizitza eskumena eskatzea proposatu zuten. Zentzu horretan, bi urteko moratoriak ez direla nahikoak adierazi zuten, “egoera ekonomikoak okerrera” egingo duela iritzita, batetik, eta “kaleratu dituzten edo arriskuan dauden familiei ez dielako irtenbiderik ematen Espainiako Gobernuak”. Etxebizitza parkearekin bat egin zuen Stop Kaleratzeak-ek, baina, udalarengana zuzendu zen, eta kaleratzeen ondorioz, hutsik geratu diren etxebizitzen errolda egiteko proposatu dio, batik bat babes ofizialeko etxebizitzak kontuan hartuta. Errolda horren bidez, [...]

Ongi hasi du denboraldia Oiarso Saskibaloiaren mutilen taldeak. Izan ere, Senior Mailan jokatzen duen taldea lider da bere mailan. Asteburu honetan, Urrutxoko Aluminios Alberdi —sailkapenean laugarren dago— izango du aurrez aurre. Partida igandean izango da 11:45ean, Galtzarabordako kiroldegian. Nesken senior taldeak, berriz, lehengo asteburuan atseden hartu zuen, eta oraingoan Altzako Cafes Aitonaren kantxara joan beharko du, etzi, 18:00etan. Neskak ez dabiltza horren ondo, azkenak baitira sailkapenean, partida bat bera ere irabazi gabe. Aurten, guztira, bederatzi talde ditu Oiarso Saskibaloiak: bost neskenak eta lau mutilenak. Aurtengo berritasunik nagusiena lehenengoz, Kirol Zuzendaria duela da: Jesus Maria Garcia Novas. Jose Luis Alonsok entrenatzen du mutilen senior taldea, eta Xabi Lonbidek neskena.

Bihar hileko azkeneko ostirala izango da, eta Herrirak presoen alde elkarretaratzera deitu du, Antxon eta San Pedron. Lehenengo barrutian gaztain jatea egingo dute, 19;30etik aurrera, eta presoei gutunak idazteko aukera izango da. Bigarrenean, kartelad...

Ane Labaka izan zen nagusi lehengo ostiraleko bertsolari gazteen Xenpelar Sarien lehenengo kanporaketan. Lasartearrak bederatzi puntu atera zizkion bigarren tokian geratu zen Aitor Urbietari, baina agurrean azaldu zuen bezala, ez da finalean izango, atzerrian egongo delako. Orduan, Gorka Maiz sailkatu da finalerako Urbietarekin batera. Orain, bi gipuzkoarrekin batera finalean izango diren beste lau izenak ezagutzea falta da, eta hori biharko eta etziko kanporaketetan jakin ahal izango da. Biharkoan Arrate Illarro, Maddi Sarasua, Peio Ormazabal, Iker Agirre, Iñaki Aleman eta Asier Azpiroz ariko dira nor baino nor. Etzi, berriz, beste sei bertsolari: Unai Gaztelumendi, Jone Uria, Manu Goiogana, Oier Aizpurua, Ander Solozabal eta Aimar Karrika. Proba bakoitzetik bina bertsolarik lortuko dute sailkapena. Bi kanporaketak 19:30ean izango dira Xenpelar Etxean. Lehenengo sailkapen faseko ariketa berberak izango dituzte bertsolari gazteek: hiruna bertso neurri eta doinu librean, hiruna bertso Iparragirre abilla dela doinuan, launa kopla, eta kartzelako gaia: hiruna bertso zortziko handian. Final handia abenduaren 8an izango da, Xenpelar hil zen egun berean, Errenteria Hiria Kulturgunean, eta ekitaldi horretan, Xabier Euzkitze omenduko dute 1983 eta 1984ko txapeldun izateagatik. Lehen kanporaketak Ane Labaka. 209,5 puntu. Aitor Urbieta. 200,5 puntu. Gorka Maiz. 197 puntu. Haritz Casabal. 197 puntu. Amaia Iturriotz. 191 puntu. Maddi Ane Txoperena. 183,5 [...]

Murrizketen aurkako ostiraleroko elkarretaratzea egingo dute bihar Irungo udal langileek. Udan ekin zieten protestei eta urriaren hasieratik aurrera, ostiralero gauzatzen dute kontzentrazioa. Bestalde, udal kargu politikoek abenduko aparteko lansaria ez jasotzea jorratu zuen atzo Irungo Udalbatzak. Bilduren udal taldearen bozeramaile Oinatz Mitxelenak bozketan parte hartuko ez zutela adierazi zuen. Kargu publikoen aparteko lan sariaz hitz egin beharrean, udal lagileen aparteko lansariaren gaia jorratzea egokiena litzakeela azaldu zuen. “14. lansaria langileen eskubideen barruan” dagoela nabarmendu zuen Mitxelenak. “Aparteko lansaria kargu publikoek ez jasotzea, eta langileek bai” elkartasuna izango litzakeela iritzi zion. Era berean, hasieratik “kargu publikoen soldata eta udal taldeei emandako diru kopurua jaistea” eskatu dutela gogora ekarri zuen Mitxelenak. Euren desadostasuna agerian uzteko, Bilduren udal taldeko kideek udalbatzarra utzi zuten puntua bozkatu zenean. EB-Berdeak alderdiko bozeramaile Manuel Millanek bere aldetik “desadostasuna” agerian utzi zuen, eta aparteko lansaria “kargu publikoei eta udal langileei” kentzearen aurka mintzatu zen.

Abenduaren 1a Hiesaren Kontrako Eguna da mundu osoan, eta Errenteria-Oreretako PSE-EEKk ere gogoan izan du. Hala, gobernuz kanpoko erakundeek Hiesa prebenitzeko garatzen dituzten programetara zuzendutako laguntzak %75 murriztu dituela Espainiako Gobern...

Herrira presoen eskubideen aldeko atxikimenduak lortzen ari da, eta gai horri buruz hitz egiteko bilera antolatu du gaurko, 19:00etan, Xenpelar Etxean. Orain arte, herritar askoren babesa lortu du, horien artean hainbat aurpegi ezagun: Josu Mitxelena m...

Santiagotarrak kirol elkarteko palista gazteenak eskola arteko udazkeneko txapelketa bukatutzat eman dute dagoeneko. Emaitzak, berriz ere, Santiagotarrak-en aldekoak izan dira, eta kategoria gehienetan lehenengo postuen artean kokatzea lortu dute. Heme...

Lakaxita gaztetxeak kantu afaria antolatu du biharko, 21:00etan. Zainzuriak eta patea, kalabaza purea, txankarra, txokolatezko moussea, kafea eta kopa daude menuan. Txartelak, Hazian, Sunbillan eta Lakaxitan bertan eskura daitezke, 9 euroan.

Irungo Udaleko Kultura arloak hiriko fanfarre eta txaranga guztiekin bilera deitu asteartean, abenduaren 4ean. 2013. urtean zehar izango diren ekitaldiak zehaztea da helburua. Bilkura, Ospitale Zaharreko Kultura eta Kirol arloan egingo dute, 13:30ean.

Denboraldia hasi zenetik lehen aldiz galdu zuen larunbatean Irun Rugby Taldeak. Asturiasko Belenos RC taldeak 19-22ko markagailuarekin garaile izatea lortu zuen Plaiaundiko zelaian. Sailkapen orokorreko azken postuetan kokatuta dago Asturiasko taldea. Irun RTk onartu duenez, lehen denbora txarra jokatu zuen eta talde bisitariak Plaiaundiko markagailua irekitzeaz gain, 7-19ko markagailuarekin iritsi zen atsedenera. Hortik aurrera, gauzak ez ziren gehiegi hobetu eta azkenean, 19-22ko emaitzarekin bukaera eman zion epaileak partidari. Zarautz Rugby Taldearen aurka lehiatuko da Irun RT larunbat honetan, Astin, 16:00etan.

Abenduaren 4tik urtarrilaren 31 arte, Manuel Lekuona Bibliotekako ikasle gela irekita egongo da, azterketak dituzten unibertsitate ikasleentzat. Bibliotekako beheko solairuko aretoa egunero egongo da irekita: astelehenetik igandera, 09:00etatik 22:00et...

Hondarribiko eta Irungo elkarteak batzen dituen Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak Teresa Egurrolaren hilketa salatzeko elkarretaratzera deitu du gaurko, Irungo Zabaltza plazan 19:00etan. Aiarako (Araba) bere etxean hil zuten Egurrola atzo, eta ur...

Informazio osoa, OARSO BIDASOKO HITZAren webgunean.

Larruzko paletan, lau partida jokatu zituzten Txosteko pilotariek joan den asteburuan. Horietatik hiru irabazi zituzten. Lehen Mailan, 23-35 irabazi zion Txostek Usurbili; Bigarren Mailan, 28-35 Urnietari; Hirugarren Mailan, 27-35 Landare 2ri, eta Hiru...

Euskaraz erostea sustatzeko, zozketa berezia antolatu dute Ttur-tturrek, udalak eta Iturri merkatari elkarteak abendurako, Ttur-tturren 10. urteurrenaren harira. Euskaraz Erosi Nahi Dut ekimena jarri dute martxan, eta herriko 11 establezimendutan euskaraz erosten dutenek, bertako dendariek egindako ekarpenekin opariak irabazi ahal izango dituzte. Astelehenetik abenduaren 26ra eskuratu ahal izango dira zozketarako txartelak, euskaraz erosiz gero, honako establezimenduetan: Aialde kafetegia. Baobab. Berezi janari denda. Elorsoro kiroldegiko kafetegia. Garbiñe edergintza. Izaro arrandegia. Lizar harategia. Lur-zaina belar denda. Martin harategia. Museo del vino taberna. Txintxosta ileapaindegia. Abenduaren 26an, Xanisteban Egunean, egingo dute zozketa, Oiartzun Irratiak prestatuko duen saio berezi batean.