
Pasaia pixkanaka neurria hartzen ari zaio Hirugarren Mailari. Herenegun eguerdian Basaurin jokatu zuten, Baskoniaren kontra, eta puntu baliotsua lortu zuten zuri-gorriek, hiruna berdintzea lortuta. Athleticen hirugarren taldea da Baskonia. Aurreko bi p...

Men of Rock musika elkarteak Latitud 43 musika taldearen kontzertua antolatu du Uxoa tabernan, ostiralean. Ohi bezala, 22:30ean hasiko da emanaldia eta doan izango da. Latitud 43 seikote donostiarra da, pop rock eta indie musiken artean mugitzen dena. ...

Igandean, hilaren 25ean, euskal kantuen zaleak elkartuko dira San Pedro kalean, hileko Kalean Kantuz ekitaldirako. Aste honetakoa berezia izango da, abestu eta gero bazkari solidarioa egingo baitute Klink elkartean. Bertan bazkaldu nahi duenak Kai Ald...

Oiartzungo Udalak, azarorako ere, ipuin kontaketa saioa antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Etzi izango da, 17:30etik aurrera, Manuel Lekuona Bibliotekan. Lur Kortak, ipuinak kontatuko dizkie 2-3 urtek haurrei.

Bigarren urtez jarraian, Gipuzkoar Aurresku eta Doinu Zahar txapelketak batera jokatuko dituzte, eta aurten ere, Donibaneko kiroldegian izango dira lehiak. Alkarkide dantza taldeak hartu du larunbatean, 19:00etatik aurrera, jokatuko diren txapelketak antolatzeko ardura. Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren XXXII. ekitaldia izango da jokatuko dutena, eta bertan sei parte hartzaile izango dira: Beñat Asensio eta Iker Sanz lezoarrak, Xanti Leonet oiartzuarra, Iker Larunbe atarrabiarra, Aitor Asenjo elgoibartarra eta Joseba Erramon sondikarra. Nesken artean (txapelketa jokatzen duten seigarren aldia da), herenegun Antxoko Kultur Etxean erabaki zuten zeintzuk izango diren finalean parte hartuko dutenak. Honakoak dira: Izar Aizpuru, Izar Etxeberria, Udane Eskudero eta Maddi Nazabal oiartzuarrak, Idoia Besada antxotarra, Arantxa Ferreiro elgoibartarra eta Ane Urruzola villabonatarra. Nagore Indakoetxea errenteriarrak iazko zapia lortu zuen, eta horregatik ez du kanporaketarik jokatu behar izan. Kanporaketan parte hartu zutenek Upelategi eta Hondarribia Handia dantzak oholtzaratu behar izan zituzten, konposizio librean. Horregatik, epaimahaikideek, dantza egiteko modua epaitzeaz gain, konposizioa bera ere kontuan hartu zuten Antxon. Irizpide bera erabiliko dute larunbat honetan. Izan ere, bi dantza horiez gain, Hormatxulo eta Kontrapasa dantzatuko dituzte neskek. Azken hori da pausoak markatuta dituen bakarra. Gizonek ere lau dantza egin beharko dituzte: Hormatxulo, Kontrapasa, Aurrez aurre eta Zortzikoa. Azken hori bakarrik da librea. Lehiaketa bakoitzaren [...]

Larunbat honetan egingo dute Muara elkartean Sortu alderdiaren abiatze prozesuari dagokion lehen bilera Hondarribian, 09:00etan hasita. Alderdi berriaren oinarri ideologikoaren inguruko ponentziaz jardungo dute. Ezker abertzaletik dei egin diete euren ...

Futbola Ohorezko Erregionala. Oiartzun-Urola 2-2 Emakumeen Bigarren Maila. Zarautz-Oiartzun 0-0 Areto futbola Gipuzkoako Lehen Maila. Oiartzun-Aretxabaleta 7-4 Gipuzkoako Bigarren Maila. Power Rangers-Plaza Berri Sport 2-5 Gipuzkoako Hirugarren Mail...

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, gaur, arratsaldean bideo emanaldi bereziak prestatu dituzte udal ludoteketan. Jarraian, hainbat jolas egingo dituzte, “haurren eskubideen inguruan lan egiteko”. Hilaren 25ean, berriz, Emakumeen...

Oiartzungo Iratz Inziarte eta Hondarribiko Mikel Larrañaga eta izan dira txapeldunak Oiartzunen Oiartzungo XII. Herri Eskalada Txapelketa jokatu zuten larunbatean, Elorsoro kiroldegian. 92 parte hartzaile izan ziren, eta kategoria nagusietan, Oarsoaldea eta Bidasoa eskualdeetakoak izan ziren onenak: Hondarribiako Lander Larrañaga eta Oiartzungo Iratz Inziarte. 92 parte hartzaileak Euskal Herriko hainbat txokotatik iritsi ziren larunbat goizean herrira. Finalerdiak jokatu zituzten eguerdira arte. Parte hartzaile bakoitzak, bi bide aukeratu behar izan zituen honakoetatik, hainbat mailakoak: IV, V+, V, 6a, 6b, 6c+ eta 7a. Herri txapelketa izanik, denetarikoak ziren bide horiek, antolatzaileen arabera: «Maila guztietako partaideak edukitzeko ahaleginak egin ditugu, eskalabide oso errazetatik hasi eta zailenetara arte». Hala ere, nabarmendu dute eskaltzaileek oso maila altua zutela. Horregatik, sailkapenetan maila altua izan bazen, finalak are ikusgarriagoak izan ziren, antolatzaileek zehaztu dutenez. Hala, finalista guztiek jaso zuten saria. Lehen oiartzuarra, Inziarte Ohiko sariez gain, lehenengo oiartzuarrari ere ematen diote garaikurra antolatzaileek urtero. Aurten ere, Iratz Inziartek eskuratu zuen. Gainera, bere kategorian ere lehen postua eskuratu zuen. Gainontzeko sailkapen behean ikus daitezke. Ikusleak ere asko izan ziren kiroldegiko harmailetan, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Antolatzaileek txapelketaren gainean egindako balorazioa, positiboa da: «Aurtengo txapelketa arrakastatsua dela esan genezake». Horrez gain, eskerrak eman dizkiete txapelketa posible egin duten guztiei: «Hau [...]

Omar Gonzalez y Fuerza Latina taldearen kontzertua eta Carlos DJa, bi horietaz gozatuko dute larunbatean Truck diskotekara joaten direnek. Gaualdi kubatarra antolatu du Foru kaleko aretoak 22:00etatik aurera. Sarrerak 10 euroko prezioa izango du, edari...

Oarso taldeak antolatuta, etzi, 19:30ean, elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan, Israel Gazan egiten ari den aire erasoak gaitzesteko. Hain zuzen, ehundik gora palestinar hil dira eraso horietan eta 900 baino gehiago zauritu dira. Lau hildakoetati...