Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Euskal dantzari onenak bilduko ditu Donibaneko kiroldegiak larunbatean

Bigarren urtez jarraian, Gipuzkoar Aurresku eta Doinu Zahar txapelketak batera jokatuko dituzte, eta aurten ere, Donibaneko kiroldegian izango dira lehiak. Alkarkide dantza taldeak hartu du larunbatean, 19:00etatik aurrera, jokatuko diren txapelketak antolatzeko ardura. Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren XXXII. ekitaldia izango da jokatuko dutena, eta bertan sei parte hartzaile izango dira: Beñat Asensio eta Iker Sanz lezoarrak, Xanti Leonet oiartzuarra, Iker Larunbe atarrabiarra, Aitor Asenjo elgoibartarra eta Joseba Erramon sondikarra. Nesken artean (txapelketa jokatzen duten seigarren aldia da), herenegun Antxoko Kultur Etxean erabaki zuten zeintzuk izango diren finalean parte hartuko dutenak. Honakoak dira: Izar Aizpuru, Izar Etxeberria, Udane Eskudero eta Maddi Nazabal oiartzuarrak, Idoia Besada antxotarra, Arantxa Ferreiro elgoibartarra eta Ane Urruzola villabonatarra. Nagore Indakoetxea errenteriarrak iazko zapia lortu zuen, eta horregatik ez du kanporaketarik jokatu behar izan. Kanporaketan parte hartu zutenek Upelategi eta Hondarribia Handia dantzak oholtzaratu behar izan zituzten, konposizio librean. Horregatik, epaimahaikideek, dantza egiteko modua epaitzeaz gain, konposizioa bera ere kontuan hartu zuten Antxon. Irizpide bera erabiliko dute larunbat honetan. Izan ere, bi dantza horiez gain, Hormatxulo eta Kontrapasa dantzatuko dituzte neskek. Azken hori da pausoak markatuta dituen bakarra. Gizonek ere lau dantza egin beharko dituzte: Hormatxulo, Kontrapasa, Aurrez aurre eta Zortzikoa. Azken hori bakarrik da librea. Lehiaketa bakoitzaren [...]

admin
Bidasoa
2012/11/20

Bigarren urtez jarraian, Gipuzkoar Aurresku eta Doinu Zahar txapelketak batera jokatuko dituzte, eta aurten ere, Donibaneko kiroldegian izango dira lehiak. Alkarkide dantza taldeak hartu du larunbatean, 19:00etatik aurrera, jokatuko diren txapelketak antolatzeko ardura.

Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren XXXII. ekitaldia izango da jokatuko dutena, eta bertan sei parte hartzaile izango dira: Beñat Asensio eta Iker Sanz lezoarrak, Xanti Leonet oiartzuarra, Iker Larunbe atarrabiarra, Aitor Asenjo elgoibartarra eta Joseba Erramon sondikarra. Nesken artean (txapelketa jokatzen duten seigarren aldia da), herenegun Antxoko Kultur Etxean erabaki zuten zeintzuk izango diren finalean parte hartuko dutenak. Honakoak dira: Izar Aizpuru, Izar Etxeberria, Udane Eskudero eta Maddi Nazabal oiartzuarrak, Idoia Besada antxotarra, Arantxa Ferreiro elgoibartarra eta Ane Urruzola villabonatarra. Nagore Indakoetxea errenteriarrak iazko zapia lortu zuen, eta horregatik ez du kanporaketarik jokatu behar izan.

Gipuzkoar aurresku eta doinu zahar txapelketen aurkezpenaKanporaketan parte hartu zutenek Upelategi eta Hondarribia Handia dantzak oholtzaratu behar izan zituzten, konposizio librean. Horregatik, epaimahaikideek, dantza egiteko modua epaitzeaz gain, konposizioa bera ere kontuan hartu zuten Antxon.

Irizpide bera erabiliko dute larunbat honetan. Izan ere, bi dantza horiez gain, Hormatxulo eta Kontrapasa dantzatuko dituzte neskek. Azken hori da pausoak markatuta dituen bakarra.

Gizonek ere lau dantza egin beharko dituzte: Hormatxulo, Kontrapasa, Aurrez aurre eta Zortzikoa. Azken hori bakarrik da librea.

Lehiaketa bakoitzaren irabazleak Tomas Muruak egindako garaikur bana, Kutxako garaikurra, Euskal Dantzarien Batzarrarena, eta 400 euroko diru saria lortuko ditu. Gainera, mutilek txapela eta gerrikoa jasoko dute, eta neskek zapia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.