Pasaiak puntu baliotsua eskuratu du Baskoniari egindako bisitan
Pasaia pixkanaka neurria hartzen ari zaio Hirugarren Mailari. Herenegun eguerdian Basaurin jokatu zuten, Baskoniaren kontra, eta puntu baliotsua lortu zuten zuri-gorriek, hiruna berdintzea lortuta. Athleticen hirugarren taldea da Baskonia. Aurreko bi p...
Pasaia pixkanaka neurria hartzen ari zaio Hirugarren Mailari. Herenegun eguerdian Basaurin jokatu zuten, Baskoniaren kontra, eta puntu baliotsua lortu zuten zuri-gorriek, hiruna berdintzea lortuta. Athleticen hirugarren taldea da Baskonia.
Aurreko bi partidetan garaipen bana lortu eta gero, herenegun berdintzearekin denboraldiko bolada onenari jarraipena eman diote antxotarrek. Zuloa bost puntutara aldendu dute. Sailkapeneko hamaikagarren postuan daude, hamasei punturekin.

