Udalak jakinarazi duenez, ibiak eta Ekonomia Jardueren Gaineko Zerga (EJZ) borondatez ordaintzeko epea astelehenean bukatuko da. Helbideratu gabeko ordainketak etxera bidalitako agiria aurkeztuz egin beharko dira. Ordainketa helbideratuak egun horretan...
Gaztetxeak Kartelismo tailerra antolatu du biharko, 18:00etan. Inkscape eta Gimp programak ezagutaraziko dituzte bertan. Labkaxita Hacklaba gaztetxeko hacker laborategiak ostegunero antolatutako ekintzen barruan dago tailerra, eta programazioa, diseinu...
Oarsoaldeko lau udalek jakinarazi duenez, eskualdeko lau herrietako ikastetxeetan 8-12 urteko 2.695 ikasle daude, eta horietatik ia erdiak egiten dute Eskola Kirola, 1.305ek. Ikasle horiek, 119 taldetan banatuta aritzen dira kirolean. Horietako 64 tald...
Aurreko bi ostegunak jai egun izan zirenez, ez zen ipuin kontakizunik izan haur liburutegian, baina bihartik aurrera saioekin jarraituko dute. Bihar kontatuko duten ipuina Érase una vez y mentira no es… izango da, eta 5 urtetik gorako haurrei zu...
Hilaren 13an Gipuzkoako Lurralde Auzitegian emaztea labankadaz hiltzen saiatzea egotzi dioten Errenteria-Oreretako gizon baten kontrako epaiketa hasiko da. Gipuzkoako Fiskaltzak bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu du. 2010eko urriaren 26an izan zir...
Uztailaren 30ean 25 urte bete ziren On Manuel Lekuona hil zela; udaletxean egingo dituzte ekitaldiak Uztailaren 30ean, 25 urte bete ziren On Manuel Lekuona euskaltzain, antropologo eta hizkuntzalaria hil zela. Horren harira, udalak «merezitako omenaldia» eskainiko dio. Hala, hiru ekitaldi antolatu ditu aste honetarako, Euskaltzaindiarekin eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartearekin elkarlanean: kultur ekitaldia, Euskaltzaindiaren batzarra eta bertso saioa. Kultur ekitaldia gaur izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Bertan parte hartuko dute udal ordezkariek, Lekuona zenaren senideek, Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko ordezkariek. Izan ere, bi erakunde horiekin harreman estua izan zuen On Manuel Lekuonak bizi zen artean. Horren harira, gaur, Euskaltzaindiak Zuzendaritza Batzarra egingo du Oiartzunen. Izan ere, Lekuona bera euskaltzaina eta Euskaltzainburua izan zen (1967tik 1970era). Etzi —ostiralean—, berriz, bertso saioa izango da Lekuonaren omenez. Jon Martin, Jokin Uranga, Igor Elortza eta Jon Maia ariko dira kantuan, eta Ander Lizarraldek jarriko ditu gaiak. 22:00etan izango da saioa, hori ere udaletxeko areto nagusian. Saioaren helburua, Lekuona izan zenaren figura gazteengana hurbiltzea da. Bizitza osoa euskal kulturaren aldeko lanean eman zuen On Manuel Lekuonak. Hainbat arlo jorratu zituen. Udalak 1988an izendatu zuen herriko seme kuttun eta aurretik aldundiak, 1983an. Egitaraua Gaur 19:00etan, kultur ekitaldia. Udal ordezkariekin, Lekuonaren senideekin, Euskaltzaindiarekin eta [...]
Ludotekak hirugarren eguna beteko du zabalik gaur
Jon del Olmori Karrera Bukaerako Sarien XXXVI. edizioan sari bat emango diote. Sari horiek, fakultate edo unibertsitate eskoletako karrera bakoitzeko ikasketa-agiri onena lortu duten gipuzkoar ikasleei ematen dizkiote. Elektronika ikasi du Del Olmok.
Europako zazpi herrialdetan egingo da hilaren 18an Bizilagunak ekimena, eta Euskal Herrian ere izango du tokia aurten. Ekimen horren oinarria bertakoak eta etorkinak elkar ezagutzeko espazio bat ematea da, eta hori bazkari batean oinarrituko da. Dagoeneko eskualdean hamabi familiek eman dute izena, eta bazkari bat egiteko konpromisoa hartu dute: oraindik ez dakite euren etxean izango den, edo bazkaltzea tokatu zaien familiaren etxean. Eskualdeko bi aurpegi ezagunek ere bat egin dute ekimenarekin: Julen Mendoza Errenteriako alkateak eta Xabier Pombo Pasaiako Ezker Anitzako zinegotziak. Prozesu guztian zehar dinamizatzaile baten laguntza izango dute, baita bazkarian zehar ere. Berak egingo ditu aurkezpenak bazkari horretan, eta behin lotsak kendu ostean, euren lanaz, ohiturez, egunerokotasunaz, arazoez eta beste zenbait gaiez hitz egitea da asmoa. SOS Arrazakeriaren eskutik egingo dute ekimena Gipuzkoan. Elkartearen arabera, “zuzeneko ezagutzaren bidez estereotipoak hautsi” nahi dituzte. Lotty Boussouf ekimenean parte hartuko duen kideetako bat da. Jatorriz marokoarra da, baina Errenteria-Oreretan bizi da aspalditxotik. Boussoufen iritziz, ekimen horrek bertako eta etorkinen arteko “izotzaldia urtzeko” balioko du: “Askotan galdera asko sortzen dira, baina ez da horiei erantzuteko aukerarik izaten”. Izena ematekoa epea oraindik zabalik da, eta horretarako bi bide daude info[a bildua]mugak.info-ra idaztea edo 943 32 18 11 telefono zenbakira deitzea. Bestalde, hirugarren urtez [...]
La Salleko anaien Proyde-Proega fundazioak Bizitzarako pentagramak goiburuko elkartasun kontzertua antolatu du hilaren 10erako (larunbata) Hondarribiko Itsas Etxean, Argentinako Cordoba probintziako Malvinas Argentinas herrian eraikitzen ari diren gazteentzako etxerako dirua biltzeko. Egitasmo hori 2012an Hondarribiko Udalak diruz lagundu duen proiektuetako bat da. Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Maite Pelaezek, eta La Salleko Jose Manuel Arrizabalagak eta Idoia Azpilikuetak hedabideen aurrean azalpenak eman zituzten atzo, eta ekitaldiaren nondik-norakoak eta proiektuaren gainekoak jorratu zituzten. Herriko lau abesbatza —Surbesta, Klink, Zumardikoak eta Goxoki—, Musika Eskolako trikitilariak eta Txistulari Banda ariko dira larunbatean Itsas Etxean, 18:00etatik aurrera. Pelaezek argitu zuen sarrerak gaurtik eros daitezkeela herriko bi turismo bulegoetan eta ekitaldiaren egunean Itsas Etxeko leihatilan, kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik. Sarreraren prezioa bost eurokoa izango da, «bi Itsas Etxeko gastuetarako eta beste hiruak Proegaren egitasmoa babesteko». Gizarte Zerbitzuetako ordezkariak eskerrak eman zizkien La Salleko kideei, larunbatean haien elkartasun egitasmoa ezagutzeko aukera izango delako: «Horrelako ekitaldiak beti lagunduko ditugu, izan ere, diruz laguntzen ditugun elkarteei espresuki eskatzen diegu beren egitasmoen berri herritarrei emateko, bizi dugun garaietan asko direlako galdetzen digutenak ea zergatik gastatzen dugun hainbeste diru kanpoan, hemen dagoen beharrarekin». Etxe bat gazteentzat Argentinako Cordoba probintzian dago Malvinas Argentinas herria, hiri nagusitik gertu. Jose Manuel Agirrezabalagak atzoko [...]
Pantaila handian film laburrak ikusteko aukera izango da asteburuan Errenteria-Oreretan. XVII. Errenteria Hiria Film Laburren Lehiaketan parte hartu duten pelikulak proiektatuko dituzte Niessen zinemetan. Proiekzio guztiak 19:30ean hasiko dira, eta dohainik izango dira. Azkeneko egunean, igandean, banatuko dituzte sariak Niessenen bertan. Partaideek sari potoloak eskuratu ahal izango dituzte: 1.000 euro irabazleak, 600 euro ekoizpen onenak, 300 euro publikoaren sariak, euskarazko lanik onenak 600 euro, Oarsoaldeko onenak 300 euro eta gazte sariak 600 euro. Guztira, 24 film proiektutatuko dituzte, egun bakoitzean hamabi. Genero anitzak landu dituzte: dokumentala, animazioa, fikzioa… eta jatorri ezberdinetako zuzendariek: Irun, Donostia, Madril, Valentzia, Buenos Aires… Lan bakarra da Errenteria-Oreretakoa: Cara o cruz, Andrea Morate Ramosena. Hiru lan dira euskaraz lehiatuko direnak. Film laburren lehiaketako emanaldiak Etziko emanaldia: El vendedor de humo, Ismalia, Mi papá es director de cine, Carta a Sasha, Daisy cutte, Sombras de barrio, Piensas, Lagun mina, El secreto de mis hongos, Abril, Negutu, Alexis. Larunbateko emanaldia: Luminaris, Zeinek gehiago iraun, L’ equip petit, Super Borja, La mirada perdida, Cara o cruz, Oxitocina, Zauriak, La gran carrera, El rastrillo se quiere…, Llámame Parker, Ironías de la vida.
Asteburua iristearekin batera, zuzeneko musika itzuliko da Trintxerpeko Mogambo aretora. Ostiral gauean, 21:30etik aurrera, Achtung!! eta Rippers taldeek joko dute. Lehenengo taldea Hernanikoa da, eta punk-rocka dute oinarri. Afonia taldea zirenek osat...
Bigarren plano batean egon da orain arte, eta orain, pauso bat eman du Arkaitz Miner biolinistak (Orereta, 1976) Hariari tiraka Juan Arriolarekin batera atera duen lehen diskoarekin. Herri musikan, eta batik bat erromeriako dantzetan oinarritu dira osatzeko, baina folk ukitua eman diote biolinarekin. Kolaborazio garrantzitsuak eduki dituzte: Alasdair Fraser biolinista eta Natalie Hass biolontxelista. Zure lehen diskoa atera duzu Juan Arriolarekin batera, ‘Hariari tiraka’. Nolatan atera da proiektu hori? Nahiz eta nik parte hartu dudan beste disko askotan, hau izan da nire izenean argitaratu dudan lehenengoa. Herri musikako errepertorioa biolinarekin lantzen ari naiz, eta erromerietan ere ibili izan naiz. Hori beti eduki dut gogoan. Testuinguru horretan ezagutu nuen Juan Arriola, Burgosen, biolinaren eta folkaren inguruan egiten diren tailer batzuetan. Harreman horretatik sortu zen ideia: euskal musikako errepertorio bat biolinarekin lantzea. Nola joan da grabazioa? Ideia horrekin hasi ginenetik urte pare bat pasatu dira. Hasieran maketatxo bat egiteko asmoa genuen, baina gero gauzak handituz joan ziren, besteak beste, kolaborazioen eraginez. Kolaborazio batzuk egotea nahi genuen: Alasdair Fraser eskoziarra eta Natalie Hass estatubatuarra. Biak erreferentzia dira mundu mailan. Harreman naturala genuen beraiekin, eta asko animatu gintuzten diskoa grabatzera. Harreman hori zela eta, grabazioak beste bide bat hartu zuen, eta Mikel Fernandez teknikariarekin [...]
Aiako Harria Parke Naturalean zehar bisita gidatu berezia antolatu dute larunbaterako: Aiako Harriko Altxori Historikoak: meatzaritza, basogintza eta abeltzaintza. Alvaro Aragon historia irakasleak gidatuko du, eta 10:00etan aterako da Arditurriko park...
Irrien Lagunak proiektua aurrera doa pixkanaka, eta aste honetan batzar irekiak egiten ari da eskualdeko hainbat herritan. Errenteria-Oreretako bilkura etzi izango da, 18:30ean, Xenpelar Etxean. Antolatzaileek zehaztu dutenez, batzarra irekia da, eta &...
Irun RTk garaipena lortu zuen larunbatean Uribealdearen kontra Espainiako Lehen Mailako laugarren jardunaldian, 25-20, Plaiaundin. Sasoi berrian jokatu dituzten lau partidetatik, denak irabazi dituzte. Hurrengo partida Gasteizko Gaztedi taldearen kontra jokatuko du Irun RTk, larunbatean.
Azaroaren 14an Europa mailan deitutako greba egunarekin bat egiteko helburuarekin, CCOO eta UGT sindikatuek hainbat ekintza antolatu dituzte Irunen aste honetarako. Ahalik eta jende eta afiliatu gehien greba deialdiarekin bat egitea nahi dute sindikatuetako ordezkariek, eta horretarako, UGT sindikatuak batzar informatiboa deitu du gaur arratsalderako Amaian (17:30). Hala, Damaso Casado UGT sindikatuko EAEko koordinatzailea eta Felipe Javier Pascua Behe Bidasoa eskualdeko ordezkariak izango dira batzarrean, azaroaren 14ean greba orokorra deitzeko arrazoi nagusiak zeintzuk diren azaltzeko. Horrez gain, bilkuraren ondoren, elkarretaratzea egingo dute 19:15ean, Pio XII. plazan. “Alderdi Popularraren gobernuak aplikatutako murrizketa politikaren aurka” greba orokorrera jotzeko eskatu diete sindikatuko ordezkariek hiritar zein afiliatuei. “Momentura arte gainera, atzeraldi ekonomikoan eta hiritarren pobrezian sakontzea besterik ez du lortu”, erantsi dute. CCOO, larunbatean Patxi Cornejo CCOO sindikatuko Behe Bidasoa eskualdeko arduradunak jakinarazi duenez, sindikatuak manifestazioa deitu du larunbaterako, Irunen. Unai Sordo sindikatuko EAEko koordinatzaileak parte hartuko du ekitaldian, eta Frantziako CGT sindikatuko ordezkariak ere bertan izango direla baieztatu dute. Horiek horrela, “afiliatu, langile eta herritarrek” azaroaren 14ko greba deialdiarekin bat egitea da sindikatuaren helburu nagusia. Hortaz, giroa berotzeko izango da larunbateko mobilizazioa, 11:30ean, Ficobatik abiatuta. Zabaltza plazan bukatuko da, eta ondoren, Unai Sordo koordinatzaileak mitina emango du.
Miren Fernandezek kontzertu akustikoa eskainiko du ostiral honetan, azaroaren 9an, Kabigorrin. Antxon Sarasuak pianoarekin lagunduko du Fernandez, eta horrez gain, Iñaki Oliden akordeoi jotzailea eta Amaiur Cajaraville kontrabaxu jotzailea ariko dira ...
ETB Euskal Telebistako Teknopolis saioak argazki lehiaketa antolatu du. Aurtengo lehiaketaren lehen irabazlea Oskar Zapirain oiartzuarra izan da, behean ikus daitekeen argazkiarekin. Lehiaketa irabazi izanari esker, laster Nexus 7 tableta bat jasoko du etxean.