Errenteria-Oreretako sei gazte espetxeratzeko arriskuan daudela eta, Eleak mugimendua atxikimenduak biltzen ari da, eta ia 200 lagunek —tartean, herritar, sindikatu eta alderdi politikoak daude— sinatu dute atxikimendua gazte asanbladaren webgunean. “Eskubide zibilen eta politikoen aldeko defentsan ilegalizazio politika bertan behera uzteko premia” ikusten dutela adierazi dute, eta horregatik Eleak-en Gure Etxeko Atea Zabalik Dute kanpainarekin bat egiten dutela. Gazteek laster jakingo dute espetxeratzea erabakiko duen epaiaren berri, eta hurrengo egunean, agerraldia izango dela jakinarazi du ere Eleak-ek. Errenteria-Oreretako sei gazteei sei eta sei urte arteko espetxe zigorra ezarri zien urtarrilean Espainiako Auzitegi Nagusiak Segiko kide izatea leporatuta. Epai horri helegitea jarri zioten gorenean. Defentsak absoluzioa eskatzen du. Mugimenduak salatu duenez, “azken hamabost urteetan euskal herritar askoren aurkako salbuespen politikaren ondorioz daude egoera larri horretan” sei gazte auzipetuak. Gogorarazi duenez, “gazte erakunde independentista bateko kide izateagatik” kondenatu dituzte, “hain zuzen ere, zilegia ez ezik, legezkoa izan beharko lukeen jarduera politiko batengatik”. Eleak-en arabera, “Euskal Herrian benetako bake agertokia eta irtenbide demokratikoa lortzeko urratsak ematen ari diren garai honetan, hau bezalako egoera larriak ez dira ulertzen, ezta haiekin bat etorri ere”. Eleak herritar guztiengana zuzendu du kanpaina hori, eta euren atxikimendua ematera animatu ditu herritarrez gain, baina elkarteak ere. Era berean, gazteekiko [...]
2012. urteko lankidetza hitzarmenak luzatu dituela jakitera eman du gaur Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak. Denok Osasunaren Alde (DOA), Sport Mundi eta Tadamun-Fronte Polisarioa gobernuz kanpoko erakundeek (GKE) sinatu dituzte akordio horiek. Ur...
Duela astebete onartu zituen udalbatzak 2013ko ordenantza fiskalak. Udal gobernu taldearen arabera, udalaren egoera ekonomiko txarra kontuan hartuta, “ahalegin” bat egin dute herritarrei krisiaren pisuarekin ez kargatzeko. Zentzu horretan, ordenantza fiskal horietan “udalaren zein herritarren egoera zaila kontuan” hartu duela nabarmendu du udal gobernu taldeak. Ostiralean egin zuten ordenantza fiskalen gaineko irakurketa Julen Mendoza alkateak, Jon Txasko Ogasun zinegotziak eta Jose Manuel Ferradasek Ezker Anitzako ordezkari bezala. Mendozak, hain zuzen, “udalaren ahalegina” nabarmendu zuen, herritarrei gehien eragiten dieten zerga eta tasetan, hala nola, higiezinen gaineko zergan, uraren tasan edo garraio publikoan. Hiruen gaineko zerga eta tasak izoztu egin dituzte. Udalaren egoeraren berri ere eman zuen Mendozak, eta 41 milioi euroko gastu arrunteko aurrekontua izango duela azaldu du, eta hortik 6,5 milioi euro bideratu behar dituztela foru funtsarekin eta bankuekin duen zorra kitatzera. Gobernu taldeak ere beste alderdi politikoekin eduki duen «ulermena» garrantzitsutzat jo du, batik bat PSE-EErekin. Gobernu taldeak eta talde sozialistak uraren tasa izoztean eta langabeentzako hobarietan egin dute bat. “Proposamen aproposak iruditu zitzaizkigun, eta ordenantzetan sartzeko modua aurkitu genuen, gure pentsamenduarekin bat datorrelako ere”, azaldu zuen Mendozak. Alkateak “posizionamenduak hurbiltzeko gai” izan direla nabarmendu zuen, batik bat aurreko udal gobernua PSE-EErena izan zela kontuan izanda, eta egungo oposizioko [...]
Pasaiako Udalak adierazi duenez, luiziak eragindako kalteak konpontzeko lanak atzeratzen ari dira, eguraldi txarra dela eta. Zehaztu dutenez, ez dira baldintza egokienak betetzen lanak aurrera eramateko. Horrez gain, etxetik aterarazi zituztenak Donost...
Mosaiko tailerra antolatu du Oiasso Erromatar Museoak larunbatean, azaroaren 10ean, Minervaren Foroaren baitan. Helduei zuzendutako tailerra da, 4 euroko kostua du eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa dela jakinarazi dute museotik. Mosaikoaren b...
Real Unionek 3-1 emaitzarekin gainditu zuen herenegun Logroñes taldea. Atsedena iristerakoan etxekoak 0-1 galtzen ari ziren arren, bigarren zatiko aukerak baliatzen jakin zuten txuri-beltzek. Imanol Idiakez entrenatzailearen hitzetan, “partida k...
Kasino Zaharra Jubilatuen egoitzak irteera bat antolatu du azaroaren 20rako, Altamirako kobazuloetara joateko. Irteeraren egunean goizeko 08:00etan aterako da autobusa. Izena egoitzaren bulegoan eman behar da, bihartik, asteazkenetik. 28 euro ordaindu behar dira, bazkaria eta autobusa barne. Kasino Zaharretik jakinarazi dutenez, “ohi bezala, pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera har ditzake izena ematerakoan”. Adinekoen Etxeko bulegoa astelehen, asteazken eta ostiraletan irekitzen dute 10.30tatik 12.00etara.
Soinuenea Fundazioak, Herri musika bildumak izenburupean, Herri Musika Jardunaldien 11. aldia antolatu du. Jardunaldi horien barruan, erakusketa jarriko du udaletxeko areto nagusian: Ikusteko Musika-Entzuteko Artea. Hilaren 12an (datorren astelehenean)...
Errenteriako Euskara Departamentuaren Ezetz asmatu lehiaketan azaroaren 23ra arte parte har daiteke. Parte hartzen duten guztien artean irabazleak, Errenkoalderen 50 euroko erosketa txartela eramango du, herriko dendetan gastatzeko. Horretarako, nahiko...
Hileroko odol erauzketa saioak izango dira gaur eta bihar, Reina aretoan eta Beraungo anbulatorioan, hurrenez hurren, 18:30etik 20:30era. Elkartasun keinu hori egitera animatu dituzte herritarrak. Horretarako nahikoa da osasunez ondo egotea, eta adinez...
Bihar, Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan, Behobia-Donostia lasterketa izango dute hizpide. Felipe Mitxelena, Irati Etxebeste eta Javier Eskudero izango dira gonbidatuak. Saioa 13:15ean emango dute, eta 20:30ean errepikatu, FM107an.