Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaPolitika

Udala: “Ordenantzek udala zein herritarren egoera zailari erantzuten diote”

Duela astebete onartu zituen udalbatzak 2013ko ordenantza fiskalak. Udal gobernu taldearen arabera, udalaren egoera ekonomiko txarra kontuan hartuta, “ahalegin” bat egin dute herritarrei krisiaren pisuarekin ez kargatzeko. Zentzu horretan, ordenantza fiskal horietan “udalaren zein herritarren egoera zaila kontuan” hartu duela nabarmendu du udal gobernu taldeak. Ostiralean egin zuten ordenantza fiskalen gaineko irakurketa Julen Mendoza alkateak, Jon Txasko Ogasun zinegotziak eta Jose Manuel Ferradasek Ezker Anitzako ordezkari bezala. Mendozak, hain zuzen, “udalaren ahalegina” nabarmendu zuen, herritarrei gehien eragiten dieten zerga eta tasetan, hala nola, higiezinen gaineko zergan, uraren tasan edo garraio publikoan. Hiruen gaineko zerga eta tasak izoztu egin dituzte. Udalaren egoeraren berri ere eman zuen Mendozak, eta 41 milioi euroko gastu arrunteko aurrekontua izango duela azaldu du, eta hortik 6,5 milioi euro bideratu behar dituztela foru funtsarekin eta bankuekin duen zorra kitatzera. Gobernu taldeak ere beste alderdi politikoekin eduki duen «ulermena» garrantzitsutzat jo du, batik bat PSE-EErekin. Gobernu taldeak eta talde sozialistak uraren tasa izoztean eta langabeentzako hobarietan egin dute bat. “Proposamen aproposak iruditu zitzaizkigun, eta ordenantzetan sartzeko modua aurkitu genuen, gure pentsamenduarekin bat datorrelako ere”, azaldu zuen Mendozak. Alkateak “posizionamenduak hurbiltzeko gai” izan direla nabarmendu zuen, batik bat aurreko udal gobernua PSE-EErena izan zela kontuan izanda, eta egungo oposizioko [...]

admin
Bidasoa
2012/11/06

Duela astebete onartu zituen udalbatzak 2013ko ordenantza fiskalak. Udal gobernu taldearen arabera, udalaren egoera ekonomiko txarra kontuan hartuta, “ahalegin” bat egin dute herritarrei krisiaren pisuarekin ez kargatzeko. Zentzu horretan, ordenantza fiskal horietan “udalaren zein herritarren egoera zaila kontuan” hartu duela nabarmendu du udal gobernu taldeak.

Ostiralean egin zuten ordenantza fiskalen gaineko irakurketa Julen Mendoza alkateak, Jon Txasko Ogasun zinegotziak eta Jose Manuel Ferradasek Ezker Anitzako ordezkari bezala.

Mendozak, hain zuzen, “udalaren ahalegina” nabarmendu zuen, herritarrei gehien eragiten dieten zerga eta tasetan, hala nola, higiezinen gaineko zergan, uraren tasan edo garraio publikoan. Hiruen gaineko zerga eta tasak izoztu egin dituzte.

Udalaren egoeraren berri ere eman zuen Mendozak, eta 41 milioi euroko gastu arrunteko aurrekontua izango duela azaldu du, eta hortik 6,5 milioi euro bideratu behar dituztela foru funtsarekin eta bankuekin duen zorra kitatzera.

Gobernu taldeak ere beste alderdi politikoekin eduki duen «ulermena» garrantzitsutzat jo du, batik bat PSE-EErekin. Gobernu taldeak eta talde sozialistak uraren tasa izoztean eta langabeentzako hobarietan egin dute bat. “Proposamen aproposak iruditu zitzaizkigun, eta ordenantzetan sartzeko modua aurkitu genuen, gure pentsamenduarekin bat datorrelako ere”, azaldu zuen Mendozak.

Alkateak “posizionamenduak hurbiltzeko gai” izan direla nabarmendu zuen, batik bat aurreko udal gobernua PSE-EErena izan zela kontuan izanda, eta egungo oposizioko alderdi nagusiena. Hurbiltze hori ordenantza fiskaletan lortzea, “urrats kualitatiboa” dela esan zuen. Horrez gain, beste garai batzuetan ulermen hori “ezinezkoa” izango zela uste du.

Bost neurri
Aurtengo ordenantza fiskaletan bost neurri nagusi hartu ditu udal gobernu taldeak, eta joan den astearteko udalbatzarrean hasierako onespena eman zitzaien. Higiezinen, uraren eta garraio publikoaren izozketez gain, etxebizitza hutsei %100eko gainkargua ezarriko diete, alokairua sustatzeko helburuarekin. Herrian 1.500 etxebizitza huts daudela jakinarazi zuen Txaskok.

Komertzio txikien jarduera ekonomikoa bultzatzeko asmoz, irekitzeko lizentziak ez dituzte igoko, %33ko hobariak ezarriko dituzte obrak egiten dituztenen kasuan, azoka txikiak izoztuko dituzte eta azkenik, mahaitxoak jartzearen gaineko tarifak %1,5 igoko dituzte.

Horrez gain, jarduera ekonomikoaren gaineko zerga ez dute aldatuko, eta enplegua sustatze aldera, kontratu finkoak egiten dituztenei %5etik %20rako hobaria egingo zaie, eta kooperatibei %50ekoa.

Ibilgailuei azkenik, 12 zaldi baino gutxiago dituztenei tarifak izoztuko dizkiete, eta gutxiago isurtzen dituztenentzako hobariak izango dira.

Gainontzeko ordenantzetan %3ko igoera onartu dute, urteko azken batez bestekoan (iraileko  %3,4) oinarrituta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.