
2012-2013 ikasturteko lehendabiziko ipuin kontaketa saioa izango da gaur, 17:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekan. Lur Kortak inauguratuko du aurtengo ipuin kontaketen ikasturtea, bi eta hiru urte arteko haurrei kontu-kontari.

Ohiko osoko bilkura izango da gaur 19:30etik aurrera. Guztira hamabi puntu izango dituzte aztergai, bi mozio tartean. Bilduk, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamahiru euskal presoen gainean aurkeztutako mozioa izango da horietako lehena. Best...

Oarsoaldeko argazkia amankomuna da Errenteria-Oreretan, Pasaian, Lezon eta Oiartzunen: industrialdeetan jarduerarik ez, herrietako merkataritza dendak itxita, hezkuntza alorrean ia erabateko lanuztea, eta udaletan langilerik ez. Dena den, Oiartzungo sa...

Bihar, hileko azken ostirala denez, kartelada izango da Oiartzunen ere, beste hainbat herritan bezala. Hala ere, Ugaldetxon sanmigelak ospatuko direnez, biharkoa berezia izango da: 19.30ean izango da eta Ugaldetxoko kanpo futbolaren ondotik abiatuko da.

Garikoitz Garaialde hondarribitarra tartean, zenbait argazkilarik Argazkizaleak webgunea sortu dute. Lehenago Facebook orria bazuten, eta mantenduko dutela jakinarazi dute, “eztabaidak eta iritziak partekatzeko leku egokia” iruditzen zaielako. Orain webgunea ireki dute, “gure lanek euskarri berri bat izan dezaten”. Hasteko, Ternuak bastaz pilotan goiburuko erakusketa birtuala eskegi du Garaialdek argazkizaleak.com webgunean.

Heldu den astearterako ekonomiari buruzko hitzaldia antolatu du Hondarribiko Euzko Alderdi Jeltzaleak Rio Bidasoa hoteleko hitzaldi aretoan. Ricardo Gatxagaetxebarria legebiltzarkidea gonbidatu dute hitzaldirako. Eusko Legebiltzarrean ordezkaria izatea...

Bihar, ostirala 19:00. Suziria, buruhandiak eta trikitilariak. 19:30.Kartelada. Ondoren.Afari-merienda. Norberak eraman behar du janaria. Bertan edaria erosteko aukera izango da. 22:00.XXXIV. Truk Txapelketa, Atamitxen. 23:00. Luz de Putas ska tald...

Men of Rock musika elkarteak eta Bloody Mary musika dendak antolatutako Irun Rock 2012 jaialdiak, rock doinuak debalde entzuteko aukera eskaini dute asteburuan. Horiek horrela, dozenaka lagun hurbildu ziren ostiralean John Paul Keithen kontzertura, Cafe Irunera eta larunbatean San Juan plazara. Horrez gain, motorren erakusketa bat ere antolatu zuten sustatzaileek.

Hondarribiko Ezker Abertzaleak Gudari Eguna ospatuko du gaur arratsaldean Kai Zaharrean, 19:30etik aurrera. “Gaurko egunean Txiki eta Otaegi etortzen zaizkigu memoriara baina Euskal Herriaren alde bizitza eman duten gudari guztiak omendu nahi dit...

San Fermin txikiak ospatuko dituzte asteburu honetan Antxon. Bihar arratsaldean hasiko dira, txupinazoarekin. Hainbat ekitaldi egingo dituzte hiru egunetan zehar, tartean biharko danborrada eta gazte afaria, etziko lipduba eta herri bazkaria, eta igand...