Argazkizaleak webgunea argazkilaritzaren topagune izateko jaio da
Garikoitz Garaialde hondarribitarra tartean, zenbait argazkilarik Argazkizaleak webgunea sortu dute. Lehenago Facebook orria bazuten, eta mantenduko dutela jakinarazi dute, “eztabaidak eta iritziak partekatzeko leku egokia” iruditzen zaielako. Orain webgunea ireki dute, “gure lanek euskarri berri bat izan dezaten”. Hasteko, Ternuak bastaz pilotan goiburuko erakusketa birtuala eskegi du Garaialdek argazkizaleak.com webgunean.