Ricardo Gatxagaetxeberria EAJren legebiltzarkideak hitzaldia emango du asteartean Rio Bidasoan
Heldu den astearterako ekonomiari buruzko hitzaldia antolatu du Hondarribiko Euzko Alderdi Jeltzaleak Rio Bidasoa hoteleko hitzaldi aretoan. Ricardo Gatxagaetxebarria legebiltzarkidea gonbidatu dute hitzaldirako. Eusko Legebiltzarrean ordezkaria izatea...
Heldu den astearterako ekonomiari buruzko hitzaldia antolatu du Hondarribiko Euzko Alderdi Jeltzaleak Rio Bidasoa hoteleko hitzaldi aretoan. Ricardo Gatxagaetxebarria legebiltzarkidea gonbidatu dute hitzaldirako. Eusko Legebiltzarrean ordezkaria izateaz gain, EAJren ekonomia arduraduna da eta, horretaz, ekonomiaz mintzatuko da Rio Bidasoan. Gatxagaetxebarria, “egoera orokorraz, administrazioetako ekonomiaz, eta etorkizuneko erronken inguruan” ariko dela esan dute antolatzaileek.
“Ziurgabetatasuneko momentu zailak pasatzen ari gara, etorkizun hurbila egoneziznaz betetzen dutenak. Ekonomia elkarrizketa guztien erdigune bilakatu da”, gogoratu dute herriko EAJtik. Horregatik, herritar guztiei dei egin diete astearteko hitzaldira joateko. Hauteskuskunde kanpainiaren atarian egonik, litekeena da Gatxagaetxebarriak jeltzaleek ekonomiaren arloan dituzten proposamenetako batzuk aurreratzea.

