
Gaur goizean aurkeztu dute Santakrutzetako jai egitaraua Ainhoa Zabalo alkateak eta Mikel Arruti Kultura zinegotziak. Auzolanean osatutako egitaraua dela nabarmendu dute biek, eta horren harira, jai batzordeak egindako lana eskertu dute, “ezinbestekoa delako, bene-benetan, bertan parte hartzen duten talde eta norbanakoen lana”. Protagonismo hori jai batzordeari eman nahian, jai egitarauan ez da azaltzen aurten alkatearen agurrik ezta udal gobernuaren argazkirik, horren ordez, jai batzordea osatu duten kideak azaltzen dira eta azken horiek luzatu diete mezua lezoarrei. “Errezeta berririk” ez dutela asmatu eta aurtengo Santakrutzak “elkarlanean, guztion laguntza eta ilusioarekin osatu” dituztela nabarmendu du jai batzordeak bere agurrean, eta kalera atera eta jaietaz gozatzera gonbidatu ditu lezoar guztiak “horretarako hamaika aukera izango dituzuelako”. Zabalok, gogora ekarri ditu, bestalde Santakrutz jaiekin gozatzerik izango ez duten Lezoarrak: “Hainbat arrazoiengatik gaixorik, erbestean edo preso daudelako herritik kanpo izango diren guztiak oroitu nahi ditugu”. 48.600 euroko aurrekontua Zabalok emandako datuen arabera, 48.600 euroko aurrekontua izango dute Santa Krutzek, “joan den urteko aurrekontuarekin alderatuta murriztu egin dugu, krisiak halako erabakiak hartzera behartzen gaituelako”. Jai eredu parte hartzaileagoa bultzatzea zutela helburu zehaztu du Arrutik bestalde, “herrikoiagoa, eta horretara animatu nahi izan ditugu herriko elkarteak. Eredu hori aurretik dator, baina indartzen ari da eta horretara jo behar dugula [...]

Igandean giza katea egingo dute errauste plantaren kontra Donostian, 11:30ean Alderdi Ederren. Ekimen horren harira, Errenteria-Orereta Bizirik-ek herritar guztiak deitu ditu hiriburura bertaratzera. Plataformak hondakinen kudeaketak Gipuzkoan duen gat...

Donostia 2016ko ekitaldien harira, Zoroen Itsasontzia Trintxerpeko kaira iritsi da. 23 urte daramate bidaiatzen, eta iristen diren portu bakoitzean antzerkia egiten dute. Pasaian bihar, etzi eta igandean saioak emango dituzte, 21:00etan. Hainbat arlota...

Honbun ematen zituzten eskolak Elorsoro kiroldegian emango dituzte aurrerantzean Honbu Japoniar Zentro Kulturala itxi ondoren, Elorsoro kiroldegian emango dituzte kenpo kai eskolak. Astearte eta ostegunetan izango dira, 13:00etatik 14:00etara eguerdiet...

Astigarragako Gure Izarra elkartean hogei sagardo dastatuko dituzte eta hilaren 19an aukeratuko dute onena Kizkia Taldeak, sagardo txapelketa antolatu du hamahirugarrenez, Astigarragako Gure Izarra elkartean. Hogei sagardo dastatzekoak dira Kizkia Tald...

Etzi, herri batzarra izango da udaletxeko areto nagusian, 11:00etan, ezker abertzaleak deituta. Bertan, hialren 26ko greba orokorra eta urriak 21eko hauteskunde orokorrak izango dituzte hizpide. Oiartzungo ezker abertzaleak bertan parte hartzeko deia e...

11:00 Haurrentzako zezenen Entzierroaren txupinazioa udaletxeko balkoitik (konfeti eta globo jaurtiketa). 11:30 Haurrentzako entzierroa zezen puzgarriekin. Santa Maria atetik abiatuta, Hirigune Historikoaren barrena, Arma Plazaraino. 16:00 Klink elkart...